Edozein hedabidetan galarazitakoa adierazi dezaket; Bush jauna putaseme. Eta ez da ezer gertatuko, zentsura gabeko gunea delako. Hedabide publiko batean, ordea, ezinezkoa litzateke honako adierazpena. Zibismoa oso hedatuta dago kazetaritza idatzian, horregatik harrigarria egiten zait zenbait ikerketek hiritarren artean gutxien baloratutako lanbide bezala agerraraztea. Hartzaileak manipulazioaz jabetu ondorengo dedukzioa dirudi, baina manipulazioak esku har dezan utzi eta gainera kritikarako gai dira. Inkestatuek nahiago dituzte poliziak kazetariak baino. Bitxia benetan.
2007/02/07
Aurkitu zaitut
Edozein hedabidetan galarazitakoa adierazi dezaket; Bush jauna putaseme. Eta ez da ezer gertatuko, zentsura gabeko gunea delako. Hedabide publiko batean, ordea, ezinezkoa litzateke honako adierazpena. Zibismoa oso hedatuta dago kazetaritza idatzian, horregatik harrigarria egiten zait zenbait ikerketek hiritarren artean gutxien baloratutako lanbide bezala agerraraztea. Hartzaileak manipulazioaz jabetu ondorengo dedukzioa dirudi, baina manipulazioak esku har dezan utzi eta gainera kritikarako gai dira. Inkestatuek nahiago dituzte poliziak kazetariak baino. Bitxia benetan.
2007/02/05
Non zagoz askatasun?

2007/01/19
Historia berreskuratuz

“Jatorriz, Erdi Aroa baino lehenago, Gernikako itsasadarra Juan Kaltzada kalerarte heltzen zanean, herriaren ingurune guzti hori lurraz betetzen hasi ziren paduretararte heltzeko. Lur hori Pasealekutik atara zan, Kosnoaga mendi-hegala zana. Hortik dator ilogikoa emoten daben ebakidura erradikala, izan ere mendiaren jaitsiera beti izaten da leuna. Gernikako udalaren eta Lumoko elizateren jabetzapekoa zan Pasealekuan sortutako zuloa, eta Gezur Aretz izenpean ezagutzen zan. 1854an Lumoko elizateak frontoia eraiki zuen harri-horma sendo bategaz eta bertan batzen zan herriko jendea eskupelota partiduak ikusteko asmoz. Gernika ezaguna izan zan eskupelota eta frontoia dala eta, bertan sortu zan Gernikako eskupelota eskola eta Euskal Herri osoan famatua izan zan. 1882an Gernika eta Lumoren bateratzea eman zan eta Pasealekuan ospatu zan, Paseo de la Union izena emon jakon. Hurrengo urtean eskuma aldeko eskolen eraikuntzari ekin eben, mutikoena izan zana. 1886an Luis Landetxo arkitektoak, Kaltzada Egoitza egitea agindu zuena eta Gernika-Zornotza bitarteko trenbidearen sustatzailea izan zenak, lorategi botanikoa egin zuen.1827an beste aldea eraiki zan, neskatoena izan zan eraikina, orduan frontoia estali eta gerraostean desagertu egin zen Pasealekuko balkoia egin ostean. 1932an bandarentzako musika kioskoa ipini eben. Edonolako ekitaldi sozial eta kulturalak ospatzen ziran Pasealekuan garai hartan. Geroztik, estruktura berbera mantendu dau 1990an kioskoa kendu, gora igoteko eskailerak eta hirugarren adinekoantzako egoitza egin eben arte.”
2007/01/08
Ikerketa kualitatibo baten emaitza
Pasealekuko ezker arkupeak
Gaur egun eraikinak ia bere horretan dirau, gerra gainditzea lortu zuen, baina urteen poderioz pasealekuak bere forma aldatu egin du. Duela zenbait urte, erdian kokatutako musika kioskoa kendu zuten eta arkuen zati handi bat kendu egin zen hirugarren adinekoei taberna eta beste zenbait zerbitzu eskaintzeko asmoz. Helburuetako bat pasealekua haur, gazte, heldu eta adinekoen topagune bihurtzea izan zen. Eta lortu zelakoan nago. Urte askotan zehar kolektibo hauek inongo arazo gabe konpondu dira espazio publiko bat partekatuz. Herriaren erdian kokatutako plazak bizitasun berezi bat izan du hori dela eta.
Arratsaldetan pasealekuan biltzen diren gurasoak obra guztien lekuko mutuak izan dira. Baina eztanda, duela hilabete ezker aldeko arkupeak ixten hasi zirenean gauzatu zen. Herriko Elai Alai dantzari taldearentzat entsegu lokal berri bat eraikitzeko aitzakiarekin bigarren obra bat hasi zen, pasealekua arkupe barik ixteaz gain frontoia desagerraraziz. Izan ere, ordu arte dantza taldeak hirugarren adinekoekin (yoga eta aerobik egiteko) partekatzen zuten lokalean ordutegi arazoak eman ziren eta azken hauen kexa baten ondorioz udalak denon onerako erabaki bat hartzeko asmoz beharrizanik ez dagoen lokal berri baten eraikitzeari ekin zion.
Ezker arkupeko obrak
Bigarren obra honek, ordea, bestelako eraginak gauzatu ditu. Zenbait kolektibok (pasealekuan biltzen diren haurren gurasoak, gazteria, dantza taldea) garaiz erreakzionatu eta kalejira errebindikatiboa ospatu zen, udaletxearen aurrean kazerolada zalapartatsu batekin bukatzeko. Herriaren ezadostasuna ikusirik udalak lokal berriaren obrak bertan behera utzi zituen eta dantza taldearekin lehen aldiz harremanetan jarri zen. Hitzarmen baten bidez dantza taldea estutu nahi izan zuen, baiezkoa emanez obren jarraipena aginduz eta ezezkoa emanez gero ziurgabetasunera kondenatuz dantza taldeak dituen 100 ume baino gehiagoren entsegu ordu eta tokia.
Udaletxearen aurrean
Behaketak ondorio batzuk dakartza. Batetik, udal hauteskundeak hurbil daudela ikusirik udalak jarraitzen duen politika ulertzera naramate. Hirugarren adinekoen botoak erosten dituzte kontzesio zentzugabeak eskainiz. Bestetik, herria bi multzotan banatzen dela ulertzera naramate, izan ere batzuk bertsio ofiziala murtxikatzeaz konformatzen dira eta udalaren boletin ofizialak dioenarekin pozik bizi dira. Besteak, aldiz, haratago ikusteko gai dira eta bere erraietan bizi dute gauzak aldatzeko ezintasunak dakarren amorrua.
Ezker arkupeko obrak
2006/12/31
2007a, segida baten jarraipena baino ez
What you waiting for?
2006/12/25
Gabon faltsukeri zoriontsua
Gabonen inguruan sortzen den parafernalia faltsua da benetan gorroto dudana. Hasteko, ulertezina zait mundu guztia zoriontzeko behar hori: Zorionak eta urte berri on. Zer da aurpegiratzen duguna, zorionak zure bizimodu mierdoso eta baliogabeari beste urte bete eusteko gai izan zarelako? Urte berri on izan ezazu baina ez ahaztu ikusi ere ezin zaitudala egin? Eta jarraian musuen kontzertua konpromisoz erositako oparien laguntzaile moduan.
Nola ez, horrek inplikatzen duen guztiarekin. Ez, nik ez dut behar ez dudan gauzarik erosten. Zenbatetan entzun ditugu horrelako esaldiak? Zenbatetan jaso ditugu ezertarako balio ez dituzten opariak? Amorruz betetzen naute derrigorrezko erosketa horiek, ilusiorik gordetzen ez dutenak. Baina fededunek esango luketen bezala, Jesusen jaiotzak edozein gastu justifikatzen du. Duela bi mila urte bizi izan zen ustezko jainko baten jaiotza gurtu behar al dugu mirariak egiten zituelako eta doktrina ilogikoz betetako liburu bat idaztea bideratu zuelako? Aitzakia soila baino ez da. Inkisizio garaian hereje izateagatik sorginak hiltzen zituztela jakingo ez banu barrez lehertuko nintzateke horrelakoak sinesten dituztenen aurrean.
Kristau onaren papera betetzea modan egoten da gabonetan. Baina gutxi dira, hirietako kale komertzialetatik paseatzerakoan, gabon argien itzaletan ezkutatzen direnen miseria ikusteko gai. Gabonetan ikaragarria izaten da hauen ugaltzea. Kapitalismoaren esklaboak nonahi daude. Baina guk nahiago dugu eskale hitza erabili hauetaz jardutean. Eta nahiago dugu txapon baten bidez konpondu gure kontzientzia katolikoak eragindako erruduntasun sentimendua. Ondoren, El corte ingles bezalako saltoki handietan diru xahutze kolektiboari ekiten diogu berriz ere, atzean utzitakoa ahaztuz, ereduzko hiritarraren dekalogoa jarraitu dugula sinistuta.
Urrunegi joan gabe, gabonak zoritxarreko uneak gogoratzeko sasoi aproposenak dira. Hildako senideak eta edozein eratako ezbeharrak inoiz baino presente eta mingarriago daude. Ilun, hotz eta goibelak dira gabonak. Minak mingarriago bilakatzeko gai den garaiari zoriontsu hitza atxiki behar al diogu? Ez al gara hipokresia barneratzera larregi ohitu?
Hala ere, telebista iragarkiek ze pozik, gabonak dira eta zoriontsu nago esatera derrigortzen naute. Kristau monarkikoei hauxe baino ez: barkaidazue Don Juan Carlos errege txit gorenaren gabon gaueko diskurtsoak ase ezin duen zoriontasuna eszeptizismoan bilatzen badut.
Datorren urtean Olentzerori opari originalagoa eskatzen saiatuko naiz: faltsukeriazko desira, hitz eta keinuak saihesteko aparailua. Suerte apur batekin 2007ko asmakuntza izango da.
Atsegina da ikuspegi ofizialetatik at bere iritzi propioa sortzen duenik dagoela jakitea.
2006/12/21
Begirunez agurtutako irakasleak ekarritako oroitzapenak II

Garai haiek malenkoniaz gogoratzea baino ez zaigu geratzen orain. Oporretan iraganera joan eta une haiek birbizi al banitu, zinez, egingo nuke. Eta iraganean ainguratuta bizi naizela esango balidate, iragana gogoratuz oraina bizi dudala esango nuke. Baina arestian aipatutako niki ugerrok gogorarazten didate nik ere nire esperientzia propio eta erlijiosoa bizi behar dudala eta horrelako bizikizunen bidez eraiki etorkizun bidaiaria.
Helmuga: Positano. Zin dagit ez diodala idatzi beharreko ezeri bukaerarik emango bertan ez bada.
2006/12/18
Begirunez agurtutako irakasleak ekarritako oroitzapenak
Bereizgarritzat, ia egunero eramaten zituen niki bitxiak. Serigrafia baten eskutik bere bidaietan ateratako argazkiez hornitutako nikiak ziren. Gizeh-ko piramideak, Taj Mahal… Garbigailuaren indarraz eta eguneroko erabileraren eraginez higatutako tela zati horiekin pena ematen zuen. Benetan. Irakasleari arropa berria erosteko diru bilketa egiteko gogoa sartzen zitzaigun. Horren ordez, izorratzeko, bidaiei buruz galdetzen genion, jakin-min eta interes handiz. Berak, ordea, zazpi ber bi berdin berrogeita zazpi eta antzekoak erantzuten zituen. Buruan “paciencia, que es el dios de la ciencia”.
2006/12/11
Komunean gertatutako hilketa sahiestezin baten kronika
Urteen poderioz arrakalatutako hormaren zirrikitutik irten zen, gauaren babesaz baliatuz. Bere oskol beltzaren distira nabarmenduta ageri zen leihotik sartzen zen ilargiaren argiaz eta zomorroa noraezean ibili zen denbora zehaztugabean, haizearen norabidea ezin dezifratuz, ezin ulertuz toki itxian airearen kondentsazioaren zentsua.Estolderia paradisua atzean utziz eta jakin-minak bultzatuta hartu zuen bizilekua lagatzeko erabakia. Kanpoan zer aurkituko zuen zain. Imajinatutako kirasdun zoldazko kalea ezerezean gelditu zen eta zurtuta, labezomorroak, faltan bota zituen kakaz betetako hodiak. Desinfektatzailearen eraginez atrofiatutako usaimenak ez zion mesederik egin eta itzulera ezinezkoa egin zitzaion. Itolarria eta zorabioa sentitu zituen jarraian eta halako zoramen ulertezin bat jabetu zen hartaz. Milaka bira eman zizkion gelari, eta bat-batean, argi itsugarri bat piztu zen.
Gizonak segituan pausatu zuen begirada berarengan eta mamorroak sortzen zion higuina zertan ezkutatzeko beharrizanik gabe hurbildu zen. Zapaltze mortal batez akabatu zuen. Erraiak komuneko zoruan zehar geratu ziren sakabanatuta. Bere zereginak amaitu eta gizona lasai asko oheratu zen berriz ere, argia itzaliz eta gertatutakoa ametsa bailitzan. Zeharo ezdeusa. Momentu hartan hil zen gizakiaren ontasun apurra, inoiz haren jabe izan bada behintzat. Labezomorroaren kuriositatea asasinatzeagatik gure arima maltzurkeriaz pozonduta egotera kondenatuta dago geroztik. Xehetasun hutsalak baztertzeagatik. Sozialki horrela onartu delako begi bistan min egiten duena suntsitzeagatik.
2006/12/06
Libreta horiko poemak
arratsaldean presoen aldeko manifan izan ondoren.
Rockeroa furgona berrian doa kontzertua ematera,
eta ordu txikietan sartuko da
amak goizean egin dion ohean.
Gazteak autobusean doaz Donostiako gaurko manifara
eta gauean bapo afaldu eta mozkortuko dira.
Funtzionarioa Chiapasera doa iraultzaren taupaden bila
urte osoan hiritar ernegatuoi
burokrazia tonak irentsarazi ondoren.
Gosearen aurka limosna eman duen kristauak
bi hilabeteko soldata botako du
udako apartamentuagatik.
Futbolariak dira jende xehearen miresmen eta eredu:
diruagatik euren burua
edonora saltzen duten mertzenarioak.

Gure historia aztertu duen ikerlari sutsuak
ez daki bere aurkikuntza jatorrizko hizkuntza ematen.
Eskuineko parametroen erosotasunean bizi gara
baina herrialde iraultzaileekiko sentibera gaude beti:
aberatsak izanik prest gaude beti
pobreei pobreago izaten laguntzeko.
Gauza garrantzitsuak gazteleraz esanez
babesten dugu euskararen garrantzitxoa.
Hau da Euskal Herria:
burges putaz beteta dagoen
munduko herririk iraultzaileena.
Orain bi urte Pako Aristiren liburu bat erosi nuen Durangoko Azokan, Gauza txikien liburua. Garai hartan ezagutu ere ez nuen egiten, liburua eskuetatik kendu eta sinatu egin zuen nire izena galdetu ondoren. Orduan ohartu nintzen nire aurrean zegoen hura beranduago miretsiko nuen idazlea zela. Hipokresia sutilena ere antzemateko gai den hitzen magoa. Iragan urtean ere itzuli egin nintzen hura aurkitzeko itxaropenarekin. Ez nuen aurkitu, baina bere beste bi liburu eskuratu nituen; Libreta horiko poemak eta Note Book. Aurten, Durangoko Azokara joango naiz, Pako aurkitzeko itxaropen gabe. Bai ordea bere liburu berri bat erosteko asmoz.
2006/11/11
Itxita
Lasterarte
2006/11/01
Urriko azken astelehena
2006/10/24
Publizitatearen aro berria
Publizitate mota berri honen erakusle Orange konpainiak egindako iragarkietako bat dela iruditzen zait. Atzean geratu dira Amena-ren kolore berdedun iragarki nekagarriak. Dena den, foro honetan bestelako iritziak aurki daitezke Orange-k eramandako kanpaina publizitarioari buruz. Jarraian, frantziar telebistan ikus daitekeen aipatutako iragarkiaren bertsio luzatua:
Publizitatearen aro berri honetan Ikea dugu beste adibide bat. Probokazioa eta humorea nahastuz, beharrizan baten errealitatea ikuspuntu komikoenetik aztertzen dute. Merezi duten Ikearen beste iragarki batzuk ikusteko sakatu hemen.
2006/10/17
(Normalmente) No vendo tabaco
Amonaren etxera joan nintzen lehengoan, herri txiki bateko aparteko auzoan bizi da, bi taberna baino ez dituen auzunean alegia. Bazkalostean, zigarroaren deia sentitu eta taberna horietako batera hurbildu nintzen. Lehengo ugazaba ezagutzen nuen, betidanik herrikoa izandakoa, euskalduna eta atsegina. Erretiroa hartutakoan taberna saltzea erabaki zuen. Beraz, banekien ezezagun bat aurkituko nuela barra atzean.
Hamar minutu inguru neramatzan itxaroten, bitartean barmana bueltaka zebilen alde batetik bestera. Ezer konkreturik egin gabe. Azkenean nire presentziaz jabetu zen eta disimula ezina egiten zitzaidan gogaitu aurpegiarekin begiratu nionean esan zidan:
- Enseguida te atiendo.
- …
Enseguida hori beste bost minutu luze bihurtu zirela isil nezake bukaezinak izan zirela irudituko ez balitzait. Patxada guztiarekin gainontzeko bezero igandezale guztiak artatu zituen eta azkenerako utzi ninduen. Pazientzia gutxi dudala dirudien arren erretzeko gogoek ihesari ekin eta nik neuk ere ihesari ekin nahi niolarik eustea lortu nuen. Egia esan ez nuen erretzeko beharrizanik.
- Dime.
- Chester pakete bat. - aingeru ahotsarekin, atzerapena ahazteko prest.
- No vendo tabaco. - $%&”@$%&/"@!?!ª*, orduan bai, aurpegiko muskuluak deskantsatzen jarri nituen eta ez nuen nire disgustua mozorrotu.
- …
- Tu no eres de aquí, verdad? De donde eres?- “Eta zuri zer?” erantzuteko gogoak irentsi nituen.
- De Gernika.
- Y que te trae por aquí? – “La profesionalidad inmediata y los servicios del bar seguro que no” chip erdalduna buru barruraino sartuta.
- He venido de bisita.- bestelako azalpenik eman gabe.
- Bueno, normalmente no vendo tabaco, pero voy a hacer una excepción. – eta jarraian buelta eman eta tiraderetan arakatzen hasi zen, gogorregi epaitu nuela pentsatzen nuen bitartean. – Toma.- tabako paketea luzatu zidan eta nik bost euroko billetea eman nion. Diru soberakinak plater batean utzi zituen, luxuzko jatetxe bat balitz bezala eta irribarre zabal batekin begiratu ninduen. Uste dut esker onen zain geratu zela.
Horrela, frantziar estatuan egongo bagina bezala, tipo espainiarrak hiru euroren truke saldu zidan kontrabandoko tabako amerikarra. Eta hori dena euskal paraje idiliko baten barruan.
2006/10/13
DoVeR hil da
Horrela, bere ibilbide musikalarekin itzulera gabeko haustura gauzatu du taldeak. Jatorrizko oinarri rock-ari () uko eginez ahaztu egin dute bereizgarritzat zutena diruaren truke antzezlan bat egiteko. Eszenatoki gainean eginiko antzezlan faltsua.
Gaztetasuna ordezkatzen duten zenbait baloreek ere prezioa omen dute gaur egun
. Salgai dago norberaren funtsa. Eta Doverrek arima saldu dio diskoetxe konpainia bati Let me out abestiarekin. Bilakaerek leku izan arren ez dago artearenganako miresmenagatik lan egiten duen musikari kamaleonikorik. Hortaz, haien musikak zentsurik ez du niretzat. Maite zutena alboratu dutelako Madonnaren imitatzaile bihurtzeko.Heldutasunaren sintoma izan liteke. Askotan helduek horrelako gauzak egiten baitituzte, gaztetan borrokatu eta babestutakoa baztertu eta etorkizun oparo baten alde egin. Dirua falta ez den etorkizunaz ari naiz. Erantzukizunez gainezka dagoen bizimoduan gazte baloreak soberan ei daude eta. Horrek aldaketa baldintzatzen du. Helburu bakarrez bizi den sistemaren txotxongilo artikulatu bat izan arte.
Orduan, zaharberritu edo jotake eutsi, hor dago koxka.
2006/10/07
Neure ama hizkuntza
Proiektu barriak hasteko garai aproposa dala emoten dau. Kontaktu baten bidez Gernikako Bagabiz hilabetekariaren erredakzioan sartzea lortu dot. Herriko gaiak hurbiltasunez jarduten dira bertan eta neuri alkarrizketak egiten dituen arduradunetariko bat izatea egokitu jat. Gailurrera heltzeko behetik hasi behar dala eta pozik hartu dot neure eginkizuna. Halan da be, honegaz batera konturatu naz gabezi nabarmen batzuk izan dodazala neure ikasketetan. Nigaz batera ibili dirazenak be konturatuko ziren, baina eskolan eta institutoan pasatu doguzan urte guztisetan zier, inork ez deusku bizkaieraz idazten erakutsi. Eta penagarrise dala pentsetan dot.
Beti emon izan jako garrantzi larrei euskera batuari eta ez dot esan nahi merezi ez dabenik. Baina Gernika moduko herri batek be badauko mantendu beharreko azpieuskalkise eta ez bakarrik ahozko tradizinoan, baizik eta idatzizen be bai. Horregaittik, neure gaurko salaketa, hizkuntzaren batasuna defendatzen daben bitartean tokian tokiko euskera baztertzen saiatzen dirazan horreri eskainita dau.
Lotsatuta sentitu naz bizkaieraz idatzi ezinik ikusi dodanean neure burue eta bidezkoa ez dala uste dot. Aleginek egiten jarraitzuko dot, eta ia egunen baten bidan moduko hizkuntza bat urtetan jaten bizkaieraz idazten saiatzen nazenean. Bitartien, euskera estandarrera bueltatuko naz, baina neure euskera bizise (berbetan dakiten bakarra) ahaztuten ez dodala.
2006/10/04
Blog jaioberria
Bide batez, Ugutz agurtzeko erabiliko dot post-a, ZORIZONAK UGUTZ! ta urte askotarako! Ia zelako pasadizoak dakarzuzen London city-tik..
2006/09/29
Saturday night
Interneta, berriz, argazkiak ez bezala oroitzapen inpertsonalagoak gordetzeko tresna da. Fitxategi amaigabea, informazio mugagabedun burmuin elektronikoa. Edozer arakatzeko balio duen tramankulua. Baina era berean ere garai urrunok xehetasunez gogoratzeko aparailua.
Ustekabez aurkitu nuen, txikitan ikasitako lehen koreografiaren abesti famatua. Oroitzapen asko ekarri dizkit baina viedoclip kutrea ikustean hain zaharra ote naizen galdetzen diot neure buruari. Saturday night modan zegoenean zentsudun izateko edo oroimena izateko adina al neukan?
Arinegi aldatzen dira modak, baina abesti hau garai batean boom-a izan zela ezin daiteke ukatu. Dena den, hau ez da videoclip-aren bertsio erreala. Antza denez, garai hartan ere bazeuden friki bideoafizionatuak.
2006/09/25
Hasiera guztiak: nekez
Goiz jaiki beharrak gutxitan dakar zer edo zer onik. Gaurkoan, urte guztietako gaitza pairatuko dugula iragarri digu iratzargailuak: opor osteko depresioa. Berriz ere errutinan sartu beharra. Izan ere, errutina ez da orain arte gozatu ditugun egun eguzkitsu eta patxadatsu horien lagun. Hori baino gehiago da.Errutinak, egunerokotasunean murgilduko garela esan nahi du. Lanegunak bata bestearen atzetik etengabe etorriko direla, atsedenik gabe. Ihesbiderik gabeko egutegi ia mugagabe baten preso izango garela. Errutinak ikasle bihurtzen nau. Eta bihurketa horrek beldurtu egiten gaitu. Gu geu izateari uzten baitiogu zeregin baten menpe geratzeko. Izena lanbideagatik ordezkatzen da.
Baina kontu honetan desatseginena telebista iragarkiek itzulera traumatikoa tratatzeko duten era da. Iraileko aldapa eta bestelako terminoak erabiliz uda bukaera apokalipsiarekin konparatzen dute. Beste muturrean ordea, txikitan gorroto nuen El Corte Ingles-eko iragarki nazkagarria gogoratzen dut: “Volver a empezar… otra vez…”. Bi kasuetan gehiegikeriak garaitzen gaitu.
2006/09/21
Summer 2006: Sandown!


Duela hiru hilabete agur esan zigun Britania Handiko Wight irlara habiatzeko. Bertan eman du uda guztia, eta bere begietan ez da damu izpirik ageri. Beldurrez eta ausardiaz aldendu zen, ingelesa ikasi beharrak bultzatuta. Baina esperientziak hizkuntzaren ezagutza baino askoz gehiago eman dio; independentziatik ikasitako heldutasuna eta inoiz ahaztuko ez dituen lagunak.
Lehen astean integratzeko arazoak izan zituen, atzerrian lan egitea ez da zeregin makala. Gauez, hondartzara joaten zen negar egitera eta Euskal Herrira bueltatzea ere pasa zitzaion burutik. Baina ez zuen amore eman eta handik gutxira lagunak egiten hasi zen, hoteleko logelatik alde egin zuen beste batzuekin partekatutako flat bat aukeratuz. Hortik aurrera gauzak aldatu egin ziren. Barbecue, buggy night eta Ramon’s party ditu gogoan orain. Baita ezagututako lagun zoroek eskainitako egun zoroak. Eta nola ez, Baptiste.
Hitz eman diogu guk ere noizbait holako zerbait egingo dugula, jaioterritik urrun, inor ezagutzen ez dugun toki batean. Bitartean souvenir-ak eta postalak biltzen jarraitzen dugu. Horietako bakoitzak bere istorioak ditu atzean, eta era batera edo bestera gu ere protagonista gara, istorioaren hartzaile izan garen heinean. Horrela gogoratzen dut Dubrovnik-eko kaleetan zehar galdu zen lagunaren estualdia, Gioconda koadroari argazkia ateratzen ausartu zen lagunaren lotsagabekeria, ingelesen zikinkeria mugagabeaz hitz egiten duen lagunaren nazka…