2006/12/18

Begirunez agurtutako irakasleak ekarritako oroitzapenak


Sudur zorrotz eta zango luzeak zituen. Bikain. Ekuazioek beti uzten zuten txantxarako tarteren bat eta guk ez genuen bat ere ez alferrik galtzen. Zuzendariaren bulegoa zen goieneko mehatxua eta baten batek ezagutu zuela uste dut. Baina ekidinezinezko une gogaikarrietan, klaseko heroia ere ez lirateke irakaslearen azalpenak hondatzen ausartuko. Beste plan bat genuen. Gai bat atera eta berriketan hasten ginen, irakaslearen parte-hartzea estimatzen zen. Gogoko genituen klasea bideratzeko egiten zituen alferrikako saiakerak.

Bereizgarritzat, ia egunero eramaten zituen niki bitxiak. Serigrafia baten eskutik bere bidaietan ateratako argazkiez hornitutako nikiak ziren. Gizeh-ko piramideak, Taj Mahal… Garbigailuaren indarraz eta eguneroko erabileraren eraginez higatutako tela zati horiekin pena ematen zuen. Benetan. Irakasleari arropa berria erosteko diru bilketa egiteko gogoa sartzen zitzaigun. Horren ordez, izorratzeko, bidaiei buruz galdetzen genion, jakin-min eta interes handiz. Berak, ordea, zazpi ber bi berdin berrogeita zazpi eta antzekoak erantzuten zituen. Buruan “paciencia, que es el dios de la ciencia”.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Bueltan zara jada! Egia esan, falta izan zaitugu zure irakurleok zure oporraldi honetan, jeje ;)

Irakasle koitaua, jeje....klaseak bideratzeko metodoa ez da baliagarria unibertsitatean, lastima!

Oh Einstein! zure burutapen eta ikerketek zer nolako buruhausteak eragiten dituzte ingeniarion egunerokoan...maisu kabroia! jejeje.

Gabonak ondo pasa!