2006/12/06

Libreta horiko poemak

Militantea eskiatzera doa ostiral iluntzean,
arratsaldean presoen aldeko manifan izan ondoren.
Rockeroa furgona berrian doa kontzertua ematera,
eta ordu txikietan sartuko da
amak goizean egin dion ohean.
Gazteak autobusean doaz Donostiako gaurko manifara
eta gauean bapo afaldu eta mozkortuko dira.
Funtzionarioa Chiapasera doa iraultzaren taupaden bila
urte osoan hiritar ernegatuoi
burokrazia tonak irentsarazi ondoren.
Gosearen aurka limosna eman duen kristauak
bi hilabeteko soldata botako du
udako apartamentuagatik.
Futbolariak dira jende xehearen miresmen eta eredu:
diruagatik euren burua
edonora saltzen duten mertzenarioak.
Gure historia aztertu duen ikerlari sutsuak
ez daki bere aurkikuntza jatorrizko hizkuntza ematen.
Eskuineko parametroen erosotasunean bizi gara
baina herrialde iraultzaileekiko sentibera gaude beti:
aberatsak izanik prest gaude beti
pobreei pobreago izaten laguntzeko.
Gauza garrantzitsuak gazteleraz esanez
babesten dugu euskararen garrantzitxoa.
Hau da Euskal Herria:
burges putaz beteta dagoen
munduko herririk iraultzaileena.

*[_-PAKO ARISTI-_]*

Orain bi urte Pako Aristiren liburu bat erosi nuen Durangoko Azokan, Gauza txikien liburua. Garai hartan ezagutu ere ez nuen egiten, liburua eskuetatik kendu eta sinatu egin zuen nire izena galdetu ondoren. Orduan ohartu nintzen nire aurrean zegoen hura beranduago miretsiko nuen idazlea zela. Hipokresia sutilena ere antzemateko gai den hitzen magoa. Iragan urtean ere itzuli egin nintzen hura aurkitzeko itxaropenarekin. Ez nuen aurkitu, baina bere beste bi liburu eskuratu nituen; Libreta horiko poemak eta Note Book. Aurten, Durangoko Azokara joango naiz, Pako aurkitzeko itxaropen gabe. Bai ordea bere liburu berri bat erosteko asmoz.

3 comentarios:

Anónimo dijo...

urtarrilen pako aristi etorko dazku instituture, literatura tailerra emoten. arinautik ezetuten bazandoten be, inoizbez ez dot irakurri beran geuzerik, asiske atzo, durangoko azokara junkeran, Gauza Txikien Liburua erosi zandoten. liburue eskuetan hartu zandotenetik jeuzi zanaien kontuen espeziala izango zala, geuze txikidxeri buruz naturaltasun danagaz berba eitzen dauen geuze handidxe.

honantza etorterakuen, kotxien, liburue erditzik igiri eta hau irakurri doten:

Bikotea larrua jotzen;
haiei begira
kandelaren argia dardarez.

ze ona.

hurrengo tren geltokidxe, Libreta Horiko Poemak.

zoridxonak ane, bide batez, zeure blog-agaitzik eta ostabere "zabalik" kartela eskeitziegaitzik atien.

Ugutz Falzes dijo...

Hilabete be ez zara egon kanpuen. Indarberritu zara?

Zu irakurtzeko gogoz, Ugutz.

Ane Araluzea dijo...

Aupa bizori!

Alaine, Pako Aristigaz egoteko aukerie badekozun esan falta barik pilak ipintzeko ta datorren urterako liburu barri bat idazteko ze aurten umientzako baño ez deu idatzi! Eskerrik asko komentarisoa ixtiegaitzik!

Ugutz, irudimenak ezteko amaierarik, ez azaroan ez IÑOZ.