Goiz jaiki beharrak gutxitan dakar zer edo zer onik. Gaurkoan, urte guztietako gaitza pairatuko dugula iragarri digu iratzargailuak: opor osteko depresioa. Berriz ere errutinan sartu beharra. Izan ere, errutina ez da orain arte gozatu ditugun egun eguzkitsu eta patxadatsu horien lagun. Hori baino gehiago da.
Errutinak, egunerokotasunean murgilduko garela esan nahi du. Lanegunak bata bestearen atzetik etengabe etorriko direla, atsedenik gabe. Ihesbiderik gabeko egutegi ia mugagabe baten preso izango garela. Errutinak ikasle bihurtzen nau. Eta bihurketa horrek beldurtu egiten gaitu. Gu geu izateari uzten baitiogu zeregin baten menpe geratzeko. Izena lanbideagatik ordezkatzen da.
Baina kontu honetan desatseginena telebista iragarkiek itzulera traumatikoa tratatzeko duten era da. Iraileko aldapa eta bestelako terminoak erabiliz uda bukaera apokalipsiarekin konparatzen dute. Beste muturrean ordea, txikitan gorroto nuen El Corte Ingles-eko iragarki nazkagarria gogoratzen dut: “Volver a empezar… otra vez…”. Bi kasuetan gehiegikeriak garaitzen gaitu.

1 comentario:
Beste egunean, lagun bat, iragarkiko abesti hori abesten egon zen. Hainbestetan abestu zuen buruan eta dana sartu zitzaidala. Beste baten abestia abesten bazuen portura bultzatzeko amenazua bota nion.
Artzan amaitu zuen.
Ezetz!!! Abesteari utzi zion.
Publicar un comentario