Blogean aurkitu zaitut, gozo gozo, idatzitako edozer onartzeko prest. Askatasun, edozein blogetan zagoz! Masa hedabideek onartzen ez zaituzten arren, beso zabalik hartu zaituzte hemen, ez zaude sofistikazio ukituko hitz lirainak erabiltzera behartuta. Gauza bakoitza izendu dezakezu, irainak erabil ditzakezu arrunkerian erori gabe! Dagokion hitzez eratutako deskripabenen bidez egiaz hurbilago zaude. Mugarik ez duzu hemen askatasun, beraz, gelditu zaitez hemen, eta ez galdu inongo epaileren atzaparretan.
Edozein hedabidetan galarazitakoa adierazi dezaket; Bush jauna putaseme. Eta ez da ezer gertatuko, zentsura gabeko gunea delako. Hedabide publiko batean, ordea, ezinezkoa litzateke honako adierazpena. Zibismoa oso hedatuta dago kazetaritza idatzian, horregatik harrigarria egiten zait zenbait ikerketek hiritarren artean gutxien baloratutako lanbide bezala agerraraztea. Hartzaileak manipulazioaz jabetu ondorengo dedukzioa dirudi, baina manipulazioak esku har dezan utzi eta gainera kritikarako gai dira. Inkestatuek nahiago dituzte poliziak kazetariak baino. Bitxia benetan.
6 comentarios:
Eskerrak nonbait adierazpen askatasuna geratzen dela bizirik (baina ez gehiegi fida, egunen batean mundu birtual hau ere zentsuratzen saiatuko dira).
Ez dakit ezagutzen duzun blogetan zehar dabilen kontu hori: irakurleak zuri buruz ez dakizkien bost gauza kontatu, eta enkargua beste bost blogeroei pasa. Niri gaur iritsi zaidanez, zuretzako lana utzi dut nire orrian.
Lanbidea baloratzeaz, nire ustez gertatzen dena zera da: kazetari elite bat dago, medio boteretsuak kontrolatzen dituena eta horiek dira hartzaile arruntarentzako "kazetari" bakarrak, ofizioari izena ematen diotenak.
Eta horietako asko poliziak baino okerragoak dira.Hortik gero ateratzen diren balorazioak.
Baina zuk ongi diozun moduan Internet territorio libre samarra (ñabardura guztiekin) dugu oraindik.
Hori bai, medio bakoitzaren hedapena ere momentuz ez da hainbestekoa (adib. Brad Will Indymediako kazetaria Oaxacan hil zeneko bideoa osorik jarri zuten sarean, bai Indymedian, bai Rebelion.org-en, baina ez zuen nahi adinako oihartzunik izan. Telebistan jarri izan balute izango zuen, seguru)
Bueno, barkatu txapa. Blog interesgarria!
Atsaldeon ane! Hitzan ikusi dot bermioko erroxape ipuin lehiaketie irebazi dozule! Zoridxonak!!! Egidxe esanda penie da bermiotarren batek irebazi ez izetie, baie bueno, zer eingo tzagu ba. Bueno ba hauri, zoridxonak. Lehiaketa asko irebazi dozuz? Zeri buruz due zure ipuine?
Oso blog interesantie da!
Eskerrik asko Alaine! Errazoie dekozu bermiotar batek ez irabaztie penie dala esatien. Baina penie da bebai Gerniken holako ekimenak antolatzen dabezan kultur alkerterik ez egotie.
Lehengo lehieketie da presentetan nazena ta suertie euki dot. Institutuen be 3. sari bat irabazi neban oin bi urte, baia derrigorrez idatzi behar gendun ipuin bategaz. Egise esan idaztie baino geisau irakurtzie gustetan daste, bloga be azkenaldisen abandoneta dekot ikusi al dozun moduen.
Erroxaperako idatzi neban ipuine bizisek txarto tratatu daben gazte bateri buruz doa. Frantzin ikasten dabilen lagune izengo da bere konfiantzazko pertsona bakarra ta berari igorritako gutune da ipuinen oinarrise.
Esan dostie azken urtietan Bermioko jaisetako programan argitaratu dabela irabazlien ipuine. Eskerrak jente askok ez dostela izen-abizenaz ezagutzen, nahiko lotsatzen naz holako gauzakaz eta.
Por cierto, ia aurten be Urruzunoko lehiaketie irabazten dozun! Aurkeztuko zinen ezta? Ia noz diñostazun blog baten idazten hasi zarela zeu be!
Jo ba zoridxonak! Ta bai, errozoie dakozu, jaidxetako programan urteten diez irabazlien lanak. Pentsa lei interesantie dala zure ipuine, asiske irakurrikot! Normal topaten dot lotsatutie, baie txo, geuze ona da, asiske a presumir un poko! jeje.
Blog-ari buruz, azken hilabetietan bat eitzeko pentsaten on nai. Idxe-idxe bat eitzeko on zanaien, baie ez zandoten topatezan titulo dezente bat(eskuse bat ezan zan). Titulue topa zandotenien (ta eskuse barik lotu zanaienien) eitzie pentsa doten, baie... eztaipa, beti dau "baie" bat. jeje. animeten banaien esangotzut, ta niretzat ohore bat ezango da, askotan pasaten naielako zure blogetik. interesante dau.
"por cierto" horren erantzune beste portxierto bategaz hasten da: zelan dakizu urruzunona? ezetuteztazu ela?
Bueno, ba hauri, zoridxonak ostabere, bai upinegaitzik eta bai blogagaitzik.
Zorionak meme bat sortzeko aukera izan duzu.
Eman eskerrak markel-i.
Publicar un comentario