2006/06/20

Un Long Dimanche De Fiancailles

Beldurti bilakatu ziren, gerra hasi baino lehen ez ziren horrelakoak, Manech-ek ekaitz eta itsasoen bortiztasuna desafiatzen zituen. Beraiena ez zen kausa batengatik borrokatzen ari ziren.

Lubakietan telefonoaren haria zen munduarekin zuten lotura bakarra. Manech-ek bazekien ordea, hari horrek bere maitearengana heltzeko laguntza eskaintzen ez bazion axola ez zuela. Izan ere, bere burua urkatzeko emango zion erabilera. Kideek, lana aurreratzen zuten, horrela, hilketak gertatu baino lehen zulatzen zituzten hilobi funtzioa zuten zuloak, axolagabetasunezko palakadekin. Gerraren krudeltasunak adierazkortasun eza baino ez zuen garatzen batzuengan.

Airean eraikitako gazteluek ez zuten inolako baliorik bertan. Horregatik, apropos mutilatzen zuten bere burua, askatasunaren bidea errazten zuen indultua baitzen. Baina hori izaten zen hain zuzen ere hiltzeko arrazoia. Borondatezko mutilazioa heriotza zigorrarekin ordaintzen zen.



Powered by Castpost

2 comentarios:

MAGABILA dijo...

Zigarroa ezpainetan dardarka

fusila ero moduan

zauria, zauri sakona bekokian

maitearen gutuna bihotzean

bonben hotsa

Ugutz Falzes dijo...

Pelikula utzi beharko didazu, bere garaian ikusi gura nuen baina Bermeoko zinemara heldu zenean beste egitekoren bat nuen eta aspaldian ez naiz bideoklubetik pasatu.

Zuk nire pelikulak itzultzen tardatzen duzun denbora erdian baino gutxiagon itzuliko dizudala zin dagizut. ;-)