Gerta daiteke liburu bat idatzita ez dagoen istorioa baten parte izatea, alegia, liburua izatea istorioaren protagonista bat. Antzeko zerbait gertatu zaio nire eskuetara heldu den liburu bati.
Errazena lagun batek oparitu didala esatea izango litzateke eta denok pozik. Baina egia ez denean ezin gezurrik esan. Ezin gertatutakoa ezkutatu eta ezin istorioa eraldatu.
Pasa den astean gertatu zen, lagun bat etorri zitzaidan guztiz asaldaturik. Bere etxeko atarian nolabait esateko erosketetako karro bat zegoela esanez eta orduak zeramatzala bertan ahaztuta. Nola ez, jakin-minak bultzaturik ireki egin zuela kontatu zidan, eta hara! Liburu, Cd eta Dvd-ak zeuden barruan. Barruko deabrua ezin isilaraziz liburu bat hartu zuen. “Circulo de lectores”. Bera ez da irakurlea, baina bere peripezia kontatzen ari zela nik nahiko irakurtzen dudala ohartu zen. Horrela, berriz ere etxeko atarira joan zen liburu gehiagoren bila. Zer esango nion nik, ba? Gaizki egiten ari zela? Beharbada, baina ez naiz inoren kontzientzia. Hiru liburu gehiago ekarri zituen, berak irakurriko ez zituenak. Oparitu zizkidanak.
Era honetan aldatu zen liburu horien patua, hori da “Circulo de lectores”-eko kontsumitzaileen haserrearen arrazoia, eta inoiz ez dute jakingo nik ditudala beraiek ordainduriko liburuak eta nire lagunak aldatu duela liburu horien etorkizuna.
Beranduago, jakin dut laguna etxera itzuli zenean amarekin hizketan ari eta honek ere zerbait lapurtu zuela bertatik. Azkenean karroa hustu eta etxe aurreko kontenedorera bota zuten. Beraz ez dago inongo probarik. Nire testigantza baino ez. (Hala bazan hala ez bazan, sar dadila kalabazan eta irten dadila Gernikako plazan.)
Eta nola sinistu niri? Agian nire subkontzienteak asmatutakoa baita kontatutakoa, errealitateak forma narrazioa hartzen baitu eta askotan transformazio ugari jasan ere. Gutxienez hori da liburu horietako baten lehen orrialdeko aipuak dioena eta egia dela uste dut:

- Lo que todos nosotros (o lo que al menos yo) atribuimos confiadamente a la memoria – entendiendo por ellos una escena, un echo tratado con fijador y por tanto rescatado del olvido – es en realidad una forma de narración que se desarrolla sin cesar en la mente y que a menudo se transforma al ser contada. Son demasiados los intereses emocionales que entran en conflicto para que la vida llegue a ser nunca plenamente aceptable, y tal vez sea labor del narrador elaborar las cosas de tal modo que se ajusten a este fin. En todo caso, cuando habamos del pasado mentimos cada vez que respiramos.
William Maxwell, Adios, hasta mañana
4 comentarios:
Esan nizun niretzako ere libururen bat hartzeko...
Berdin da, utziko didazu hartu dizuten hiruretako bat irakurtzeko, ez?
Aurrekoa egia bada, zure lagunarena bai delinkuente familia!jajaja....txakurra libururik lapurtu ez zuen bakarra ez...edo bai? ;)
Liburuak irakurri itzazu eta ez kezkatu, "Círculo De Lectores"-ekoek ez dute berauen falta sumatuko.
ejem... honarte heltzen da publizidadie?? que saturacion...
I'm impressed with your site, very nice graphics!
»
Publicar un comentario