2006/06/28

Bizitza-tankera amerikarra



Estatu Batuar gazteen artean ez da harritzekoa mapa baten aurrean Australia eta Errusiaren kokapenak nahastea. Ez zaie txarrera hartu behar, askotan Estatu Batuen kokapenari buruzko dudak izaten baitituzte eta. Geografiak ezer gutxi axola du bertan. Amerikarrak (eta amerikarra esatean A.E.B.-ko herritarra esan nahi dut) espazio absolutu baten barruan daude eta ez dute bestelako herrialdeen berri izateko beharrik.

Telebista, irrati eta egunkariek horren probak ematen dituzte egunero. Zerbait oso garrantzitsua gertatzen ez bada edota berri horietan amerikar kapitala, herritarrak edo tropak tartekatzen ez badira teleberriak oso etxekotuta daude. Ez dago inon bere gertakarietan hain barneliluratuta bizi den herrialderik.

Estatu Batuetan, edozein tokitan bezala hezkuntza sistema edo judizialari buruz eztabaidatu denean, inoiz ez zaie burutik pasatu ere egin beste herrialde bat jartzea adibide bezala, nahiz eta ezarritako sistema oso arrakastatsua izan. Europak egiten dizkion mirespenekin alderatuz, Estatu Batuentzat, Europa atzean utzi beharreko iragana baino ez da. Kriminalitateari buruz jarduten dutenean esaterako, adituek beste herrialde batzuetako tasa baxuak aipatzen dituzte. Baina soilik estatuaren arazo larria azpimarratzeko, eta inoiz ez beste herrialde batzuetako sistema arrakastatsuak jarraitzeko asmoarekin. Badirudi sistema amerikarrak ez duela ezer ikasteko kanpotik, eta gutxienez bigarren mailako estatuetatik.

Estatu Batuen eragina benetako Eliza baten modukoa da dagoeneko. Europarrak jadanik etorkizuna amerikar hauen islaren arabera eraikitzen ari dira eta ez proiektu bereiz bat bezala. Detaile txikiena ere horren erakusgai da. Adibidez Europar Batasuneko banderaren diseinuan izarrak ageri dira Estatu Batuetako banderan bezala. Esfortzurik gabe eta inolako planteamendu gabe kolonizazio handiena hasi da martxan jartzen. Familiek Kellog’s zerealak hartzen dituzte gosaltzeko eta Oscar Meyers afaltzen dute, bitartean goizetik gauera, medioen talkak, eztabaida etiko eta osasunekoak, finantza aginduak, software programak, idolatria eta merkantzia amerikarrak jasotzen dituzte. Europako hiltzaileek ere Mc Donald’s jatetxeetan gauzatzen dituzte hilketak.

Futbol Mundiala Estatu Batuetan jokatu zen 1994an, futbola ere amerikarren artean hedatzeko. Emaitza, futbola amerikanizatzea izan zen, lehenago pizza, hanburgesa, croissant eta jatetxe txinoekin egin zuten era berean. Izan ere, jolas arauak aldatu zituzten beraien gustura. Zertarako ikasi mundu guztiak errespetatzen dituen arauak? Baliteke denborarekin mundu guztiak jokatzea beraiek bezala. Amerikar burujabetasunaren beste erakusle bat baino ez da.

Ez dute bere mugetatik haratago ezer interesgarrik ikusten. Soilik %2a egon da noizbait Europan eta ez bidaiatzea atsegin ez dutelako. %20a etxez aldatzen baita urtero Estatu Batuetan. Etorkizuneko atzerritarra etxe barruan dutela ikusten dute, kanpoko atzerritara geroz eta gehiago baita amerikar emaitza.

Ia definiezina da amerikar hitza, zenbat belaunaldi dira beharrezkoak atzerritar bat amerikar izateko? Izan ere, bertan denak dira amerikar eta atzerritar era berean. Mundu guztiaren konbinazio antzeko bat izango litzateke, mundu berri baten konbinazio mitikoa eratzeko asmoz. Barruan duen xurgatze ahalmena kanpoan duen erakargarritasun boterearen antzekoa dela esan daiteke.

Amerikarrak edozeren gainetik harro daude bere nazioaz eta oso abertzaleak dira. Haizearen eraginez mugitzen diren banderak nonahi ageri dira. Prakak, kamisetak, mikrouhinak, pastelak eta milaka gauza aurki daitezke estatuaren koloreekin. Amerikarrak era berean dira amerikar eta Amerikako turista.

Vicente Verdu-ren, El Planeta americano
saiakera liburuko lehen pasartetik egindako laburpenaren itzulpena

2 comentarios:

Ane Araluzea dijo...

Amerikar bizimodua mundu guztian zehar zabaldu da. Soziologian Mcdonalizazioa izeneko fenomenoa martxan jarri da ondorioz. Akulturazioaren emaitza da Estatu Batuetako indarra edonolako gizarteetan. Subjektu akulturatzaile nagusi bezala har dezakegu EEBB-tako industria kulturala. Irudi fabrika bat izan da, AEB-k erakusten zuen eta du dena, produktu eta bizimodu mota bat saltzen ari dira. Iritzi fabrika ere bada bestalde, sinistarazten digute adibidez saltoki handietara joatea atsegin erraza lortzeko era dela, funtzio legitimatzailea saltzen digute, gu konturatu ez arren, Koka-kola batekin bizimodu era bat elikatzen ari gara.

Ugutz Falzes dijo...

Oso interesgarria da Vicente Verduren saiakera, harrigarriak amerikar horiek egiten dituzten gauzak...