2006/06/18

14mirariak

Giza adimenaren indarrak milaka tona harri mugitu zituen Gizeh-ko piramideak eraikitzeko. Ekintza gogoangarria dudarik gabe. Zazpi mirarietako bat bezala hartu da haintzakotzat beti eta horrela izaten jarraituko du.

Orain ordea, badirudi ez direla zazpi izango mirariak, hamalau baizik. Beste era batera esateko, zazpi mirari berri definituko dira. Bernard Weber suitzarraren ekimen honetan, New seven wonders deiturikoa, mundu guztiko herritarren artean egindako bozketa baten bidez hautatuko dira mirariak. Jartzen den baldintza bakarra eraikinak 2000. urtea baino lehen eraikitakoak izatea da. Ariketa errazteko asmoz, hogeitabat bakarrik dira hautagaiak eta 2007ko uztailaren 7rarte egongo da irekita bozkatzeko epea.

Asko dira mirarie buruz egindako sailkapenak baina erlatiboegiak direla esango nuke. Hemen, bestelako bat agertzen da. Bereziki kandidaturen bat hautatuko zenuke?

2 comentarios:

markel dijo...

Bilboko Guggenheim museoa ere hautagaien artean izan zen, lastima orain ez egotea. Askasasunaren estatua baino gurago dut.

Ugutz Falzes dijo...

Koliseoa duda gabe horietako bat izan behar da, ia negarrak irten zidan taxitik ikusi nuen lehen aldian, emozioa sentitu nuen, poza bera ikustean, han , handi, erronkari.
Aurtengo udan beste hautagaietako bi ikusteko aukera izango dut, esango dizut ia horren ikusgarriak diren. Eta baiii... lasai bidaliko dizut postaltxo bat eta!