2348. urtean kirurgia plastikoak gailurra jo du. Teknologia berriek itxuraz guztiz aldatzeko makinaren jaiotza ahalbidetu dute. Norbere identitate fisikoaren galerak Brad Pitt eta Angelina Jolie-ren milaka fotokopia sortu ditu. Diruduna eta itsusia izatea ezinezkoa da. Urteak aurrera joan ahala kostuak merketu eta itxura eraldatzen duen jendearen kopurua igo egiten da. Hain handia da igoera, non aberats ederrek txiroen itsusitasunaz errukituta ebakuntza egiteko ONG-ak sortzen dituzte. Azkenik, derrigorrezkoa bilakatzen den aldaketa da, “ederrek”, beldurra sentitzen baitute ebakuntza egin nahi ez dutenen aurrean, arazo psikologikoak egozten dizkiete eta. Edertasun prototipo bakarra eta orokorrean giza irudiaren prototipo bakarra sortzen da orduan, eta bereizketa bakarra gizon eta emakumeen artekoa da.
Zentzugabea dirudien gertaera hipotetiko hau giza gainazaletasunaren erakusle da, baina egia bihurtuz gero, ez litzateke izango gainazaletasunarekin bukatzeko lehen urratsa? Izan ere, modan dagoen prototipoaren araberako itxura izanik gizaki guztiena, ez litzateke bereizketarik egingo. Pertsonen definizioa egiterakoan eder eta itsusi hitzen desagerpena ekarriko luke. Berdintasun fisikoan oinarritutako gizarte horretan benetako maitasunak gailenduko luke. Jada norbaiten itxuraz maitemintzeak zentsurik izango ez lukeelako. Barrutik hasten den eta kanpoan islatzen den maitasuna izango litzateke edertasunaren erakusle bakarra. Maitasun purua eta sakona izan beharrekoa. Itxura aldatzeak ahaztuz, agian hori baino ez da gizakiok benetan behar duguna. Dirudiguna baino gehiago baikara.
Beldurtu egiten nau itxurari ematen zaion garrantziak. Beldurtu egiten nau hamalau urteko nerabea anorexiaz ospitaleratuta dagoela pentsatzeak.

4 comentarios:
Niri ere izaugarrizko beldurra ematen dit itxura fisikoari ematen zaion garrantziak. Gero eta gehiago nabaritzen dut nire ingurukoengan horrek duen ondorioa. Nire lagunengan ondorio larregi eduki duela esango nuke: bat espiluaren gatibu bihurtu da, bestea komunera joaten hasi da, eta gainerakoak itxura fisikoaren erregina izaten amesten dute. Bestalde, beraien burua onartzen dutenak baztertzen dituzte, itxura fisikoari garrantzia eransten diotenak kritikatuz eta lotsaraziz.
Nire ikastetxean jada anorexia kasu batzuk azaldu dira.
Lehen esan dudan moduan, gero eta eragin handiago dauka kanpoko itxurari ematen zaion garrantziak. Gero eta itsuago gaude, eta ez gara konturatzen hamildegirantz goazenik.
Zer egin dezakegu?
Mundua aldatzea ez dago gu bezala ahotsik ez dutenen esku. Egin dezakegun bakarra aurreritziak baztertuz jendea benetan nolakoa den ulertzen saiatu,fisikoari garrantziarik eman gabe. Gure aldetik berriz, daukagunarekin eta garenarekin pozik bizitzea ezinbestekoa da horretarako.
nere ustez edertasuna bakarkakotasunean dago
Usuario anonimo: Eta zer da bakartasuna ez bada norbanakoaren ezaugarri propioa?
Edertasuna konpartitzeko ere ez da ala?
Mendi usaia: Eskerrik asko! Zaren modukoa izatea hobe, besteek diotenari kasu egin baino lehen.
Publicar un comentario