2006/02/17

2,40 € berriz ere


Atzo, herriko estanko batean, dendariaren haserrea irakurri nuen bere begietan tabakoaren prezioa berriz igo al den galdetu nionean. Laster damutu nintzen. Emakumeak grinez puztutako diskurtsoaren tartean arnasa hartzeko denbora hartu zuen eta horretaz baliatu nintzen dendatik alde egiteko agur esan ondoren. Ez dut tabakoaren apologiarik behar, jada erretzailea naiz. Era berean, ez dut tabakoaren kontrako sermoirik behar, jada kontzientziatuta bainago.
Estereotipoak guztiz aldatu dira urte gutxitan. Orain dela ez asko, erretzea gizonezkoen kontua zen eta gizartearen garapenak horren aldaketa ekarri zuen. Lege berriak, ordea, erretzaileen perfil berria eratu duela dirudi: arrazoi zentzugabean oinarritzen den delinkuentearena.
Inoiz erre ez duenak ez du ulertuko adizio ergel honen funtsa. Eta hari deskribatzea denbora galtzea litzateke, beharrizan deskribaezina baita. Etengabe ahotik kea darion herensugea izateko behar ilogikoa, birikiak aire toxikoz betez eta horren hondakinak kanporatuz. Eta halako lasaitasun psikologikoa eskaintzen du tabakoak non dependentziarenganako maitemintzea sortzen du. Hori izaten da erretzeari utzi nahi ez izatearen arrazoia.
Baina gurekin amaituko dute, debeku gero eta gogorragoak ezarriz. Pentsaezina baita dagoeneko iragarki baten slogana "Me gusta conducir" izan beharrean "Me gusta fumar" izatea.

1 comentario:

Ugutz Falzes dijo...

"Fumar es un placer sensual, vital... que alivia el corazón.
Fumando espero..."

Abesti hau asko gustatuko zaizu, jajaja. Gure Sarita Montielek abesten zuena bere urrezko garaian.

Soberaz dakizu ni tabakoaren aurka nagoela eta ez zaidala ezer gustatzen. Horregaitik pozten naiz lege berri hau jarri izanaz. Beharbada jartzeko modua ez da egokiena izan eta puntu batzuk nahiko erridikuluak dira, baina ingurukoen osasuna hobetzeko ez bada ere txarrerantz ez joateko balio badu nik ongi etorria ematen diot lege berriari.

Ta erretzaieak os jodeis ;-)

Erretzaile ohi bat