2006/02/20

Musua - C. Brancusi

Ustekabez beteriko bizitza honek ia ez du betarik ematen gertatzen zaigun gauza guztiei buruz sakonki pentsatzeko. Hori izaten da harremanen azken musu eta besarkada ahaztearen arrazoia. Ia espero gabe, supituki datorren bukaerak ez digu uzten azken sentimenduak adierazteko keinu maitakorra une berezia balitz bezala gogoratzen. Honela, azken musua ez da azkena, protagonistek gehienetan azkena izango dela ez baitakite eta edonolako musu arrunt bilakatzen dute. Beraz, harreman baten amaierak sorrarazitako sentimenduen nahasketak uzten dituen maitasun hondarrak keinu batez adierazteko nahiaren azken aukera ukatzea da existitzen ez den azken musu hori…
Ikusten denez, gauza batzuk, sentimenduen antzera, deskribatzeko zailak dira eta horietan pentsatzea alferrikakoa da. Gertatutakoak datozen moduan hartu behar dira, erne ibiliz… baina beti unez une biziz.

3 comentarios:

Ugutz Falzes dijo...

Azken musurik emateko gelditu al zaizu?

Oso polita eta sakona, muaks

Anónimo dijo...

Egia da gure etorkizuna irudikatzeko joera izaten dugula maiz, agian halakoa izateko beharra dugulako, ez dakit. Burua betebeharretatik aske dugunean, ziur nago jende gehienak bere etorkizunean pentsatzen duela, edozein modutan bada ere eta hori ez da 18 urte betetzen dituzunean gertatzen karrera bat hautatzeko beharrarekin aurkitzen zarenean. Txikitan honela esaten nion neure buruari: Nagusia naizenean zirkuko malabaria izan nai dut, eta begira non bukatu dudan, ingeles filologiako ikasketak burutzen. Guztia da ilusioa, pentsamendu ororen atzen desira bat dagoela uste dut eta horretan asko pentsatzeak askotan zoratu egiten gaitu, baina benetan, ederra da.

Ane Araluzea dijo...

Ilusioa galdu behar den azkena da, hori gabe ez dago zer eginik. Baina ilusioetan itotzea ere ez da komeni, mutur bien arteko oreka bilatu behar da. Etorkizuna ez da inoiz izango guk imajinatu dugun bezalakoa,ustekabezko kutxa da, eta hau irekitzera ausartzen ez denak ezingo ditu bizitzaren opariak jaso. Eta guzti honetan pentsatzeak eragiten digun zoramena ederra da tazo, baina beti ere oinak lurrean ondo josita dauden heinean. Aix... geure idealistie!