2006/02/05

Jektibotasunari buruz...

Aurrekoan idatzi nuenari bueltaka ibili naiz... eta zorabio horretan, egunero kontsumitzen ditugun berrien gainean asko pentsatu dut...
Albiste oro subjektibotasun maila handiago edo txikiago batez egina dagoela uste dut. Hau onartzen ez dugun bitartean hedabideek gurekin nahi dutena egingo dute. Haiek diotena egia objektibo bakarra dela sinestaraziko digutelako.
Zergatik albiste berbera hain era ezberdinetara agertzen da egunkari bakoitzean? Bai, egunkari bakoitzak ideologia politiko ezberdina dauka eta hori dena (blablabla...). Baina kazetari bakoitza ez al da gizabanako bakar eta errepika ezina? Pentsa ezazu... hedabide bereko bost kazetari, datu sorta bat eta albiste bat egiteko agindua. Era berean idatziko luketela uste al duzu? EZ...
Norberaren objektibotasuna ez da besteena bezalakoa, hitz baten hautaketa soilak desberdintasun hori seinala dezake. Nirea eta zurea ezberdinak? Zein da egokiena beraz? Ez bata ez bestea. Objektiboa izateko saiakerak baino ez direlako, bakoitzaren irizpideen arabera arautuak, gure bizitza osoan zehar edan ditugun iturrien nahasketa sistematikoa, gu konturatu gabe gauzatu dena eta zuzendu ezinezkoa.
Ez gara makinak, gure izaera egunerokotasunak gidatzen dituen ekintza guztietan islatzen da. Horregatik kazetarien lana, tamalgarria izan arren, ona edo oso ona izan daiteke. Baina inoiz ez perfektua, idazketa lanetarako perfekzio kontsentsurik ez dagoelako.

Hitzak ez dira logika azpimarratzeko sortu, ez dira emaitza matematikoak.

P.D. Berriz errepikatuko dut badaezpada: Honekin guztiarekin ez dut esan nahi albisteak iritziz zipriztinduta egon behar direnik, subjektibotasuna bere osotasunean kontrola ezinezkoa dela uste dudala baizik.

1 comentario:

Ugutz Falzes dijo...

Zergaitik zagoz ain enpeinatuta subjetibotasuna eta objetibotasunaz idazten? Etorkizunean "objetiboa" (zuk esan duzun moduan bakoitzarena ez baita bestearena bezalakoa) izateko orduan subjetiboegia izateko ikara duzu ala?

Beste gai askoren inguruan duzun iritzia ere ezagutu nahiko nuke hemen, ea laster asetzen duzun nire nahi hori.

Eskuminak Harribolasetik (ea noiz pasatzen zaren bisitatxo bat egitera)