Inauterietako ostiral gauak denboraren mugak gainditu zituen Gernikan. Urtero legez, herriko tabernen elkarteak mozorro gaia jarri zuen. Oraingoan gure burua irudimenaz astintzeko asmoaz baliatu dira eta etorkizun urrunera begira zer nolako janzkera edo bizimodua egongo den pentsatzeko aitzakia izan da.
Hollywoodeko superprodukzioak presente egon ziren eta film futuristetan oinarritutako mozorroak nonahi ageri ziren. Koloreen eztanda bizi dugu gaur egun, baina mila urte barru gizartea zilar kolorezkoa izango dela uste dugu. Baliteke metalizatuak gugan sortzen duen harridura adierazteko modua izatea, edota garapenaren distira absolutuarenganako miresmena. Baina etorkizunaren aurrean daukagun ezjakintasunak robotikaren perfekzioa eskuratuko dugula pentsatzera garamatza. Teknologiaren eztandak erosotasuna eta diseinua konbinatuko dituela pentsatzera garamatza. Zientziaren garapenak salbatu egingo gaituela pentsatzera garamatza. Eta egia bakarra da ez dakigula denborak nora eramango gaituen, konproba ezina baita, baina jakina da gure hurrengoentzat utziko dugun planeta ez dela orain daukaguna bezain “ederra” izango, giza handinahiaren aztarnak munduko lurrazal osoa estaliko baitu. Supergizakia beti egon da naturaren legeen gainetik. Orain, ordea, gure axolagabekeria faktura pasatzen ari da.
Hala ere, inkognita bat gelditzen da gainditzeke guzti honetan, zer esan handia izan lezakeena: Gizakia al da unibertsoaren partehartzailerik aktiboena ala bizitza estralurtarrik ezagutuko dugu gure itaunak erantzuten lagunduko diguna? Gernikarrok horretaz ziur gaudela dirudi, antenadun mozorroak izan ziren ugarienak eta.

2 comentarios:
gizakia unibertsoaren zabaltasun eta handitasunean ahutsa besterik ez da guk kontrakoa pentsatu arren...2000.0000.000 galaxia existitzen dira gaur egun (gure galaxia osotasunean ez dugu ikertu), eta gizakia bakarrik baldin badago unibertsoan....ez ote da espazioa desaprobetxatzea?
Egia esan 3000.urtean nola joango diran jantzita ez da nire kexka nagusienetako bat ez bait naiz hori ikusteko hemen egongo. Hori espero dut behintzat, imajinatu 1000 urte pasatu ta oraindik bizirik gaudela, ai amaaaaa, q pesadilla!!!! (nik ere antenak eramango nituzke, moda jarraitu ala ez, jeje)
Muxus
Publicar un comentario