Trapu zahar horien esanahia ulertzen dut gaur. Oroitzapenak irudiz eta materializatuta ikusteko behar hori. Babeslekua aurkitu zuen nikien barnean eta gure inozokerien aurrean entzungorrarena egiteko adimen nahikoa izan zuen. Bizitako momentu ederrek emandako ausardiaz baliatuz garaitu gintuen irakasleak. Merezi gabeko tarta zatia bailitzan ez zuen konpartitu. Gugandik urrun pasatako une zoriontsuak eternalki ikaragaitz bihurtzea lortu zuen horrela. Gure irakaslea ez zen ergela.
Garai haiek malenkoniaz gogoratzea baino ez zaigu geratzen orain. Oporretan iraganera joan eta une haiek birbizi al banitu, zinez, egingo nuke. Eta iraganean ainguratuta bizi naizela esango balidate, iragana gogoratuz oraina bizi dudala esango nuke. Baina arestian aipatutako niki ugerrok gogorarazten didate nik ere nire esperientzia propio eta erlijiosoa bizi behar dudala eta horrelako bizikizunen bidez eraiki etorkizun bidaiaria.
Helmuga: Positano. Zin dagit ez diodala idatzi beharreko ezeri bukaerarik emango bertan ez bada.

1 comentario:
Gaur, nire neguko oporretako lehen egunean erdi asperturik, blog batetik bestera saltoka nabilela, honaino iritsi naiz.
Irakurtzen hasi eta...
txapela kendu egiten dut zure aurrean.
Publicar un comentario