2006/12/31

2007a, segida baten jarraipena baino ez





Ez dago topikoetatik urruntzeko beharrik. Gaur, egun aproposa da atzera begirako baten bidez urtean zehar igarotako guztiari erreparatzeko. Bizimoduak urte beteko epean eman ditzakeen bira guztiak miresteko unea da. Eta edozeren gainetik urte berria indarrez eta adoretsu hasteko erabakia hartzeko momentua, ezjakintasunak ematen duen zalantza sentimenduaz baliatuz.

Soilik ohar bat; denboraren balioa aintzat hartzen ez dugula dirudi askotan. Agian ohituta gaudelako telebistaren aurrean esertzen garenean zerbait kulturala egiten ari garela pentsatzera. Eta urte bukaerako diskurtso moral bat izateaz urrun, denboraren pasoari emango diot protagonismoa. Espazio/denbora tarte hau era batera edo bestera guri eta ez beste inori egokitu zaigularik, ez dut intentsuki bizi ez dudala gogoratu nahi. Mahatsak irentsi ostean ez dago damutzeko premiarik.


What you waiting for?

2 comentarios:

Ugutz Falzes dijo...

Kontuz mahatsakaz atraganta barik!


Fatalista! Urte barri on, bihar beste egun bet izango da.


Eta eizu amets, apur bat badan be, eizu AMETS! (What you waiting for??!!


Tick-Tack: Time goes by









(Con Loli)

Ugutz Falzes dijo...

Tick, Tack...




Baie... Kanariasen bizi zara ela???

Erlojue orde bete dakozu atrasata!

jajajaja

PALADINNNNN