2006/05/03

Barkamenak leku badu, ahanzturak ez


Aste bete igaro da Gernikako bonbardaketaren 69. urteurren egunetik. 1937ko apirilaren 26an Alemaniako Armadako hegazkinek Gernika suntsitu zuten, odol hotzez, 1.645 laguni bizitza ukatuz. Urte asko igaro dira ordutik, baina joandakoak beti izango dira gogoan, herriaren historiaren parte dira ezinbestean.
Aurtengoan omenaldi berezia egin dute, orain arte lehenago egin ez dutena, munduan zehar gertatutako hedatzeaz arduratu zen kazetariari hain zuzen ere. George L. Steer. Asko da zor dioguna eta ezer gutxi hari buruz jakin duguna orain arte.
Bilbo ingurutik lanean zebilela bonbardaketaren berri izan eta Gernikara abiatu zen beste kazetari batzuekin batera. Hurrengo egunean hura izan zen Gernikara itzuli zen kazetari bakarra. Apirilaren 28an eman zuen jazotakoaren berri Times egunkarian. Ordura arte, Franko dikatorearen bertsio ofiziala soilik ezagutzen zen: Gernika “gorri separatistek” suntsitu zutela zioen. Beranduago Gernikako arbola izeneko liburua ere argitaratu zuen. Birmaniako borroken berri ematen ari zela hil zen, auto istripuan, 35 urte besterik ez zituela. Gazteegi.
Gezurraren aurrean gogor borrokatu izana zor diogu, kontran zituenen aurrean ez kikiltzea zor diogu. Egiak irabaz dezakeela erakutsi digulako, usteldutako berriei kiratsa darielako. Giza ankerkeriaren berri ematea beste edozeren gainetik ipini zuelako. Horregatik guztiagatik bere adore eta ausardia txalotuak izan ziren iragan astean.
Haren semeak honela esan zuen omenaldian: “Aitak gudarien eta euskal herritarren sakrifizio, gizatasun, adore eta diziplinaren berri eman zuen, euren herria iraunarazteko egin zuten ahaleginaren berri.” Miresmena elkarrekikoa dela dirudi. Orain denok dakigu nor izan zen gizon hura, ez da ustekabean elkarrizketa batean entzundako edonolako izen ingeles horietako bat izango berriz ere. Barrenkale Barrena kalean plaka-eskultura bat jarri diote, oroigarri arrunt bat berez ahaztezina den gizonarentzat. Bere aurpegiaren imajina bat baino ez da, baina jada bere arimaren zati bat hemen zuela esatera arriskatuko nintzateke.
George L. Steer ere Gernikaren oroimenean egongo da betiko, 1937ko apirilaren 27a bizi ez zuten 1.645 zendutakoak bezala, eskerrik asko.

4 comentarios:

Anónimo dijo...

Benetan kazetari honi sor diogu apirilaren 26 hartan Gernikan jazotakoaz berri eman izanagatik. Beragatik eta beste hainbat kazetariengatik izango ez balitz oraindik Frankoren gezurpean biziko ginateke. Tamalgarria benetan oraindik bizirik dirahuten aiton-amonen lekukotasuna ez entzuteaz. Historiako liburuetan Frankoren nahiak eta handinahiak soilik aipatzen dira, baina non agertzen dira herri batek (Euskal Herria, eta beste hainbat toki) pairatutako sufrimendua? Franko ez zengoen Gernikan berak agindutako bonbek gernika suntsitu zutenean, aiton-amon hauek bai ordea. Zeinek azalduko digu hauek baino hobeto?

Anónimo dijo...

kazetari ona...jentiak berandu jasoten ditxuz sarixak, hiltxeko dagonian edo ia sari bat zer dan be ezdakinian. Steer egon edo ez Gernika bardin txitxitxukoeben baina "erreferentzi historikuak" eukitxa be ezin ixango gendukeen bonbarderuari imajenik ipini. Kazetarixen semiak ezban negar ein bere aitxen buruen irudixa deskubridu ebalako, inaugura ebalako, gerrakin pasaten dan moduan, bere aitxa jentiak ahaztu eta denbora batera berreskuratu ebalako. Eztot pentsaten George aitxak Gernikak bera bixotzian gordeteko eibala gerrien jarraipena, periodistia ixanda munduak sarraskixen barri ixatia nahi ebalako.
muxu asko kari

Anónimo dijo...

Very pretty design! Keep up the good work. Thanks.
»

Anónimo dijo...

Nice! Where you get this guestbook? I want the same script.. Awesome content. thankyou.
»