2006/05/14

All over the world


Une batez, pentsa ezazu edo irudika ezazu zure burua goiz arrunt baten, ohetik jaiki eta goragalea sentitzen duzun goiz arrunt baten. Zorabioak begiak estaltzen dizkizu eta lurrera erortzen zara oreka mantendu ezinik. Egun berean bigarren aldiz esnatzen zara, baina toki ezezagun baten, mediku usaina sumatzen duzu… ospitalean zaude! Erizainak zure ingurutik dabiltza, gora eta behera, etengabe mugimenduan. Milaka proba egin dizkizutela dakizu eta gogorrena oraindik heltzear dagoela ulertzen duzu. Sendagilea hurbildu eta zure ondoan esertzen da, ez dizu aurpegira begiratzen, ez da gai. Minbizia duzula esaten dizu, gazteegia zarela eta zure zelulek gainditu ezinezko gaitza dela. “Zenbat?” galdetzen diozu, “Bi hilabete” erantzungo dizu zure sendotasunaz hunkiturik.
Ezegonak pentsatzeko tarte txiki bat uzten dizu eta egin nahi zenituzkeen gauza guztien artean ez zaizu beste ezer bururatzen: MUNDUA EZAGATU NAHI DUT.
Ez dakit zilegi ote litzatekeen maiz errepikatu den gertakaria dela esatea, baina egia da ametsen munduan buruak testuinguru ezegonkorra duela. Hainbatetan irudiz soilik ikusitako paradisuek topa egiten dute inkontzientean eta ametsen bidez azaleratzen dira. Horrela bizi dugu egunerokotasuna, gauez agian inoiz ezagutuko ez ditugun tokiak miresten eta egunez errutinan murgildurik itxaropen izpiak gorde nahian eta ezin. Gizakiak beharrezkoa du bidaiatzea, alde batetik bestera mugitzea, antzinako arbasoen antzera nomadak gara ezinbestean. Eta behar hori asetzean sortzen den lasaitasun espirituala maite dugu. Dena ezagutuz gero, txoko ezkutuenak gorde ditzakeen sekretu handienak dakizkigula aitor dezakegunean soilik biziko gara lasai. Bitartean, dena arrotz eta ilun izango da guretzat. Horregatik izan ohi da gure azken eskarietako bat, urruneko irudiek piztutako jakinminaren erakusle da mundua ezagutzeko nahia.

5 comentarios:

Anónimo dijo...

Tristea da gure ingurukoa ezagutzearen jakinminaren pizgarria zenbaitetan heriotza izatea, baina askotan holaxe da.
Mundua ezagutu gabe hiltzen dena,ez da bizi izan; ezagutzea eta sortzea baitira bizitzaren funtsa.

Denborak aurrera egiten du eta aurreko "La Persistencia de la memoria"-n esan bezala oroimena da dugun guztia...norbanakoaren oroimena aberas dezagun ezagutzaz.

Ugutz Falzes dijo...

Katastrofista hutsa zara!!!

jajaja

Editorial hau nonbaiten irakurri dut lehenago... beharbada MONDOlirondo aldizkarian...ez dakit...

Ane Araluzea dijo...

Baliteke zuk diozun aldizkari horretan agertu izana... dena den... ez nioke editorial deituko. Aspertuta nago aldizkariko zuzendariarekin, jasanezina da, dimisioa eskatuko dudala uste dut, zer diostasu? Paroa kobratzeko eskubidea izango al dut?

Anónimo dijo...

Hey what a great site keep up the work its excellent.
»

Anónimo dijo...

Hey what a great site keep up the work its excellent.
»