2006/04/24

Arrakasta eta kritika

Ospea ez da Dan Brown El codigo Da Vinci Best Seller-aren idazleak irabazitako bakarra. Literatura, historia eta fedea elkartzea polemikoegia dela ulertuko zuen dagoeneko. Izan ere, epaileak absolbitu duen arren, auzitegietatik bisitatxoa egin du plagioaz salatu dutelako. Salatzailearen esanetan Brown-ek El enigma Sagrado liburutik lortu zituen ideiak bere eleberri arrakastatsua gauzatzeko. Ideiak ez ezik aipamen eta fikzio barruan sartzen ez diren elementuak lapurtzea egotzi diote.
Maria Magdalena emagaldua izatetik kristauen jainkoaren emaztea izatera igaro da liburu hau dela eta. Gutxienez giza pentsamoldea telebistaren eraginpean soilik aldatzen ez dela erakusten digu honek. Eta baliteke baietz, gai hau plazaratzen ausartu zen lehena El enigma Sagrado liburuaren autorea izatea, baina honek dagoeneko ez du axola, orain dela bi mila urte bizi zen gizon baten affair sexualak axola ez duten era berean. Pandoraren kutxa irekita dagoelarik nork oztopa dezake edozein autorek askatasun osoz gai hau jardutea?
Ezina eta nahia. Boom bat izan zitekeen liburu bat idazteko ezintasunaren ondorioz sortutako bekaizkeria izan da salaketa. Ideia bikainak izatea ez baita nahikoa salmenten indizea progresiboki maila desorbitante batera iritsi arte igotzeko, El Codigo Da Vinci-k badauka beste zerbait. Eta agerian geratu da argumentu ona izan ala ez (ez naiz horretan sartuko), bukatu arte adizioa sortzen duen liburua dela. Galdetu bestela inoiz irakurtzen ez duten horiei nola irentsi duten. Edota mendebaldeko kulturarekin zer ikusirik ez duten txinatarren artean izandako arrakastagatik galdetu. Ulertezina… edo ez. Izan ere, Jesus moderno, progresista eta modan dauden beste zenbait baloreez agerraraztea berrikuntza izan da. Elizak gogor kritikatu duen berrikuntza, aberrante bezala hartuz.
Eta egia esan zer sinetsi jakin barik nabil… batzuk diotenez epaiketa publizitate kanpainaren barruan sartzen den argitaratzaileen estrategia baita. Marketing hutsa baino ez. Logikoa izan daitekeena, kontutan izanik liburuan oinarritutako filma maiatzean estreinatuko dela. Hala ere, argi dago arrakasta eta kritika saku berean datozen bi “meritu” direla. Bata bestea gabe ezinezkoak, ezta Dan? ezta, J.K. Rowling? (beste adibide nabarmen bat jartzearren)

8 comentarios:

Ugutz Falzes dijo...

jajajaja, zurekin guztiz ados.
Liburua duten eta irakurri duten miloika pertsonetako bat naiz ni, orain bi urte irakurri nuen, eta irakurri ere! 3 egunetan irentsi nuen! Momentu haretan "la ostia" iruditu zitzaidan, begiak ireki zitzaizkidan liburu horrekin, "aparentemente".
Orain margen apur batekin, esan dezaket, gizon hori genio bat dela, ez idatzi duenagatik, baizik eta horrekin irabazi duen diru guztiagatik. Aprobetxatu bat dela deritzot, eta ondo iruditzen zait, nik ere gauza bera egingo nuke eta.
Esan nahi dudana da, eta bidean galtzen ari naiz, liburua ez dagoela gaizki idatzita, baina ez da literaturako bitxi bat ezta urrunetik ere. Zinematografikokiegi dago idatzita nire aburuz, gidoi baten itxura hartzen diot nik (txarra dela esan nahi ez duen gauza). Horregatik filmea paregabea izango dela uste dut, ta hor egongo naiz ni ikusteko.

PD: Robert Langdon-en paperean Tom Hanksen ordez, Liam Neeson ikusten nuen nik, baina tira, ea nola egiten duen besteak.

Pd: Irakurri duzu zuk liburua? Nork utzi zizun? jajaja ;-)

PAU dijo...

Nire ustez liburu honek Dan Brownek arinago idatzitako liburuen gidoi bera jarraitzen du eta errez asma daiteke zer gertatuko den! Altxor literarioa ez da, baina bai inbestigazio lan bikaina , nahiz eta 500 datu baino gehiago okerrak izan jaja! Baina askotan nahiago dugu ezjakintasunaren munduan bizitzea eta beraz liburu hau irakurtzea gomendatzen dut!

Bestalde auziarena montaje hutsa dela deritzot, lehengunean epaileak sententzian mezu izkutu bat utzi duela irakurri nuen eta!

Anónimo dijo...

Hasteko, ez da lan bikaina...ez baitago lan bikainik. Bestalde, liburu askotan bestelako hanka-sartze ederrak topa ditzakegu eta horrei jaramonik ez. Eta auziarena...en fin...zelako muntaia; salatzaiaren liburuaren aurretik beste bi liburuk, gutxienez, antzeko tesia defenditzen zuten.
Polemika guztiaren gainetik gauza bat soilik dago argi zuk diozunez ane: liburu honek irakurketa sakonki bultzatu du, batez ere gazteon artean, eta hori ona da.

Anónimo dijo...

Ugutz ni enao zuaz bape ados. Ezta genixua diru asko irabazten dabena, probetxugarrixa dan zeozer idazten dabena baino. Ia hasiera hasieratik saltzeko idazten dabena ezta idazlia.

Nik liburu hau "BOOM" bat egon zalako erosi neban. Kuriosidadia piztu eustelako. Liburua oso ondo dao idatzitxa, misterixua da dana daukoz (askotan thriler itxuria hartzendau), baina irakurtian esaten dotzazu zure buruari "Hau dana ezer ez kontateko?".

Sinceramente, Dan Brown-ek historiko lez erakustendau nobelia, ta olan ezta behintzat, nobeliak etxendau historikua ixatia.

Nik neuk desde luego, pelikulia ikusi eingot liburuaz daukon aldia ikusteko (zeozer kanbixakotze akziño gehixo emoteko), baina hortik liburu ona dala esatia...

Dudarik barik, Dan Brown-en libururik eta politxena ANGELES Y DEMONIOS (nire aitxak be itsasuan irakurri eian justo Juan Pablo II hil ein zala ta, da gauza asko ikasi bazan aitasantu barrira elegiduteko ein biar zirian ekintzari buruz)

anetxu muxu bat, puta madreko bloga daukazu

Ane Araluzea dijo...

Jeje... nik nahi nebana lortu dotela ikusi dot...
Era baten edo beste bestean denok kritikatu duzue liburua edo autorea (ez da literatura bitxi bat ezta urrunetik, altxor literarioa ez da, ez da lan bikaina, hasieratik saltzeko idazten dabena ez da idazlea...).
Eta puntu honetara heldurik, ez duzue uste izandako arrakasta izan ezean, eta liburutegietako apalean hautsez betetzen den liburu horietako bat izango balitz hain kritikatua izango litzatekeela?
Eta lortutako arrakasta ez al da lagun batek beste bati gomendatu dion liburu horietakoa delako?
Eta gomendatutako liburua bada... ez da izango liburu interesgarri, dibertigarri edo beste edozein adjektibo positiboz deskriba daitekeen liburua delako?
Orduan... zergatik kritikatzen dugu arrakastatsua denean, eta ez arinago?

Anónimo dijo...

zergaitik ez arinago? beti "erreferntzi bat behar dogulako". Da beitu Harry Potter, inork ez ban naixan publika da beitu...hain einda famosua ze danak irakurri bidabe, antza danez errealidadez agertzen dan "ISTORIXA" jakitxeko, Kristautasunaren sekretua...baina geratzen zarin sekreto bakarraz da, que La Magdalena esta enterrada en el Louvre, ja ja ja (leku publikuo ez dao ala? eztait, noonorek sekretu bat nahibadau eskuta ezta leku egokixena gordeta ixateko ez?) --flipada, pero que más da si el autor ya es millonario

Ugutz Falzes dijo...

Ibon, pero no desveles el final!!!

jajajajaja

Anónimo dijo...

Your site is on top of my favourites - Great work I like it.
»