2006/08/19

Gernikako Galtzontzilo lasterketa

Herriko jaiak bukatu dira, eskerrak. Korsakov-en sindromea pairatzeko beldurrez nengoen jadanik, alkoholak eragindako oroimen arazoak direla eta. Aurtongoak arraro samarrak izan direla aipatu beharra dago, baina gauza guztien artean zerbait egon da arrotz egin ez dena: San Roketxu eguneko galtzontzilo lasterketa.

Urtero bezala goizaldeko lauretan Merkurio iturriaren inguruan biltzen den mozkor koadrilaz ari naiz. Exhibizionista edo kirolari izenez, ez dakit nola bataiatuko nituzke. Gauza da mozorroa kenduta galtzontziloetan egiten dutela lasterketa. Tradizioa edo nabarmenkeria, ez dakit zein hitzez deskribatuko nuke.

Baina nire asmoa ez da horren kritika egitea. Baizik eta emakumeen parte “ez” hartzeari buruz. Izan ere lasterketa ikusi dudan urte guztietan ez dut emakume korrikalaririk ikusi eta zergatian pentsatu dudanean soilik arrazoi bat bururatu zait: Kuleroetan dabilen emakume batek sortuko lukeen aztoramendu izugarria odolean neurriz kanpoko alkohol kopurua duten gizonen artean. Beraz, arrazoi fisiologiko ala soziologikoa da?

Feminismoan oinarritutako idatzia dela esango lukeenari onartu egingo nioke, egia delako. Baina ez jende ugarik feminismoari buruz duen ideia okerra bezala. Matxismoarekin alderatuz, feminismoa emakumeen diskriminazioaren kontrako mugimendu soziokulturala da eta orokorrean edozein genero diskriminazioren kontrakoa. Beraz, generoen arteko berdintasuna defendatzen duen doktrina da.

Eta baliteke gizonezko batek hau irakurtzean haien kontrako bidegabeko ibilbidea hartu dudala pentsatzea, baina ez da hori nire asmoa. Nabarmendu nahi dut, matxismoaren antonimo bezala henbrismoa dugula eta ez feminismoa, hori baino ez.

Argazkiaren kalitatea ez da oso ona, baina korrikalarietako bat ezberdindu daiteke. Espero dut argazki bat atera izanak nire kontrako kritika egiteko aitzakia ez izatea, kazetari bezala ateratako argazkia izan da, benetan.

2 comentarios:

Ugutz Falzes dijo...

Bermeon egin zenean korritu zuten ba neska batzuk... Herriko kontua ez al da izango?

Azken esaldia asko gustatu zait, "kazetari bezala ateratako argazkia", jajajaja.

Ane Araluzea dijo...

Eztekot bermio ta gerniken arteko ezberdintasuneri buruz berbetako asmorik. Eztot pentsetan simplemente herriko kontue danik.