Orokorrean ostalaritzan diharduen langileria aldatu dela esango nuke, eta aldaketa hori herririk txikienera ere heldu dela. Familiarteko negozio gutxi gelditzen da jada. Orain, tabernek ugazaba bakarra izaten dute eta honek zerbitzariak kontratatzen ditu.
Amonaren etxera joan nintzen lehengoan, herri txiki bateko aparteko auzoan bizi da, bi taberna baino ez dituen auzunean alegia. Bazkalostean, zigarroaren deia sentitu eta taberna horietako batera hurbildu nintzen. Lehengo ugazaba ezagutzen nuen, betidanik herrikoa izandakoa, euskalduna eta atsegina. Erretiroa hartutakoan taberna saltzea erabaki zuen. Beraz, banekien ezezagun bat aurkituko nuela barra atzean.
Hamar minutu inguru neramatzan itxaroten, bitartean barmana bueltaka zebilen alde batetik bestera. Ezer konkreturik egin gabe. Azkenean nire presentziaz jabetu zen eta disimula ezina egiten zitzaidan gogaitu aurpegiarekin begiratu nionean esan zidan:
- Enseguida te atiendo.
- …
Enseguida hori beste bost minutu luze bihurtu zirela isil nezake bukaezinak izan zirela irudituko ez balitzait. Patxada guztiarekin gainontzeko bezero igandezale guztiak artatu zituen eta azkenerako utzi ninduen. Pazientzia gutxi dudala dirudien arren erretzeko gogoek ihesari ekin eta nik neuk ere ihesari ekin nahi niolarik eustea lortu nuen. Egia esan ez nuen erretzeko beharrizanik.
- Dime.
- Chester pakete bat. - aingeru ahotsarekin, atzerapena ahazteko prest.
- No vendo tabaco. - $%&”@$%&/"@!?!ª*, orduan bai, aurpegiko muskuluak deskantsatzen jarri nituen eta ez nuen nire disgustua mozorrotu.
- …
- Tu no eres de aquí, verdad? De donde eres?- “Eta zuri zer?” erantzuteko gogoak irentsi nituen.
- De Gernika.
- Y que te trae por aquí? – “La profesionalidad inmediata y los servicios del bar seguro que no” chip erdalduna buru barruraino sartuta.
- He venido de bisita.- bestelako azalpenik eman gabe.
- Bueno, normalmente no vendo tabaco, pero voy a hacer una excepción. – eta jarraian buelta eman eta tiraderetan arakatzen hasi zen, gogorregi epaitu nuela pentsatzen nuen bitartean. – Toma.- tabako paketea luzatu zidan eta nik bost euroko billetea eman nion. Diru soberakinak plater batean utzi zituen, luxuzko jatetxe bat balitz bezala eta irribarre zabal batekin begiratu ninduen. Uste dut esker onen zain geratu zela.
Horrela, frantziar estatuan egongo bagina bezala, tipo espainiarrak hiru euroren truke saldu zidan kontrabandoko tabako amerikarra. Eta hori dena euskal paraje idiliko baten barruan.

5 comentarios:
Zergaitik ez duzu behingoz erretzeari uzten?
Ane no me esperaba eso de ti!
1º Ugutzekin bat nator... erretzen uztea dezu onena.
2º Bertako jendeak ez du ostalaritza munduan lan egin nahi.
3º 3 € garesti iruditzen zaizu? Kontrabandokoa?
4º Bai... Euskal Herriak garai batean kritikatzen gendun Frantziaren antza du (sozialki).
Ostalariaren konportamendua? Munduan denetik daukagu baña gustura egon dezakezu (porque ni 'normalmente' te puede vender tabaco).
ondo segui ;)
Garestia iruditzen zait mesede bat egiten ari zitzaidala uste zuen heinean. Bestalde, igandeak asteko egunik eskasenak izaten direla ezin da ahaztu, niretzat behintzat hala da, baliteke igandeetan gauzak aztertzeko dudan jarrera egokiena ez izatea.
...eta bai, egunen batean erretzeari utziko diot, etorkizun urrunari begira behintzat.
Publicar un comentario