Bakarrik bidaiatzea gogoko dugu, trenez zein autobusez… norbere buruaren bakartasunak pentsatzeko momentu egoki bilakatzen du. Leihotik begira gaudela zuhaitzek eta paisaiek ihes egiten digute begi-bistatik, era berean aldentzen dira ametsak guregandik, ezinezkotzat bezala kondenatzen baititugu aurrera eraman nahian zailtasun txikiena aurkitzen diegunean. Gau batean etorri den bezala joaten diren ametsak daude, gogoratzeko errazak ez direnak, bitxiak eta subkontzienteak bere kasara ordenatzen dituen eszenekin eraikiak. Baina horiek ez dira gogokoenak. Txikitatik itzalak izango balira bezala jarraitzen digutenak merezi dute miresmena, pertsonak aldatu arren izaera eta pentsaera berrietara moldatzeko gai diren ametsak alegia, hauen ilusioak bere osotasunean gordetzen dituztenak.
2006/03/18
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
3 comentarios:
Taldeka amestea probatu duzu? Nik agian, nahiago, gaitzagoa baita. Asago doaz ideiak baina laburrago lotu norbere mugak.
Amets beti izango dira amets, baina polita da amets horien partaide izatea, momentu txiki batean bada ere. Badirudi gizarteak arau batzuk errotu dituela eta horiek errespetatzen ez baditugu kondenaturik aurkitzen gara, munduak ba al du horretarako eskubiderik?
Munduak ez du ezertarako eskubiderik guk eskaintzen ez diogun heinean. Eta ametsak eder bilakatzen dituena arautu gabeak eta kondenaezinak izatea da. Pentsamendu askearen bidez bidaiatzeko eta hegaz egiteko ahalmena dagoen bitartean behintzat.Idealismoak oraindik badu leku gure barnean, badirudi kanpoan ezetz. Eta amets idealistek halako zirrara bat eman behar dute haien partaide izatean... bai ala ez, tazo??
Publicar un comentario