2006/09/29

Saturday night

Askotan argazkiak oroitzapenak bere horretan mantentzeko ateratzen dira. Erabaki, enfokatu eta click, edozein irudi kameraren preso izango da. Gero, urteak pasatakoan eta argazkia berrikusterakoan imajina harrapatu zen unea oroituko da. Xehetasunez gogoratuko dira garai urrunok, momentu hartan sentitutakoak eta bizitakoak. Azken finean, argazkiak gizaki oroimenaren laguntzaile fin eta leialak baino ez dira.
Interneta, berriz, argazkiak ez bezala oroitzapen inpertsonalagoak gordetzeko tresna da. Fitxategi amaigabea, informazio mugagabedun burmuin elektronikoa. Edozer arakatzeko balio duen tramankulua. Baina era berean ere garai urrunok xehetasunez gogoratzeko aparailua.
Ustekabez aurkitu nuen, txikitan ikasitako lehen koreografiaren abesti famatua. Oroitzapen asko ekarri dizkit baina viedoclip kutrea ikustean hain zaharra ote naizen galdetzen diot neure buruari. Saturday night modan zegoenean zentsudun izateko edo oroimena izateko adina al neukan?




Arinegi aldatzen dira modak, baina abesti hau garai batean boom-a izan zela ezin daiteke ukatu. Dena den, hau ez da videoclip-aren bertsio erreala. Antza denez, garai hartan ere bazeuden friki bideoafizionatuak.

2 comentarios:

Anónimo dijo...

sarari nai... zer esaten zuen ere jakin gabe, denok beso eta ipurdiak mugitzen...
sarari nai...

Josu Mendicute dijo...

Jajaja kanziñua se sale, gu eskolaurrian geuazenekua! Ta bideoklipa no comment! Ke xalau!!! Jjaajjaa.