2006/10/24

Publizitatearen aro berria

Publizitateak erabiltzen dituen erakartze estrategiak asko aldatu dira urte gutxitan. Efektu bereziak, musika deigarria eta irudi ikusgarriak, film laburrak diruditen iragarkiak nabarmentzen dira. Produktua saltzea bigarren mailako helburua dela dirudi, garrantzitsuena arreta deitzea da. Saldu nahi dena beste plano baten uzten da eta horrekin zerikusik ez duena esplotatzen da iragarki amaieran lotura zuzen eta logiko bat bilatuz. Eta aitzakia hori zenbat eta originalago izan produktuaren arrakastaren bermea ziurtatuagoa izango da.
Publizitate mota berri honen erakusle
Orange konpainiak egindako iragarkietako bat dela iruditzen zait. Atzean geratu dira Amena-ren kolore berdedun iragarki nekagarriak. Dena den, foro honetan bestelako iritziak aurki daitezke Orange-k eramandako kanpaina publizitarioari buruz. Jarraian, frantziar telebistan ikus daitekeen aipatutako iragarkiaren bertsio luzatua:



Publizitatearen aro berri honetan
Ikea dugu beste adibide bat. Probokazioa eta humorea nahastuz, beharrizan baten errealitatea ikuspuntu komikoenetik aztertzen dute. Merezi duten Ikearen beste iragarki batzuk ikusteko sakatu hemen.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Bada garaia nazioarteko txapelketetan lehiatzen duten iragarkiak gure telebistetara hel daitezan.
Sarritan ikusten ditut horrelako lehiaketak eta argi ikus daiteke, orokorrean, zein txarra den hemen kontsumitzen dogun publizitatea. Hortaz, kakaz bonbardeatuko bagaituzte, behintzat, goi-mailakoa izan dadila ;) jeje.

Aro berria hel eta gera dadila, faborez!