2006/10/07

Neure ama hizkuntza

Proiektu barriak hasteko garai aproposa dala emoten dau. Kontaktu baten bidez Gernikako Bagabiz hilabetekariaren erredakzioan sartzea lortu dot. Herriko gaiak hurbiltasunez jarduten dira bertan eta neuri alkarrizketak egiten dituen arduradunetariko bat izatea egokitu jat. Gailurrera heltzeko behetik hasi behar dala eta pozik hartu dot neure eginkizuna.

Halan da be, honegaz batera konturatu naz gabezi nabarmen batzuk izan dodazala neure ikasketetan. Nigaz batera ibili dirazenak be konturatuko ziren, baina eskolan eta institutoan pasatu doguzan urte guztisetan zier, inork ez deusku bizkaieraz idazten erakutsi. Eta penagarrise dala pentsetan dot.

Beti emon izan jako garrantzi larrei euskera batuari eta ez dot esan nahi merezi ez dabenik. Baina Gernika moduko herri batek be badauko mantendu beharreko azpieuskalkise eta ez bakarrik ahozko tradizinoan, baizik eta idatzizen be bai. Horregaittik, neure gaurko salaketa, hizkuntzaren batasuna defendatzen daben bitartean tokian tokiko euskera baztertzen saiatzen dirazan horreri eskainita dau.

Lotsatuta sentitu naz bizkaieraz idatzi ezinik ikusi dodanean neure burue eta bidezkoa ez dala uste dot. Aleginek egiten jarraitzuko dot, eta ia egunen baten bidan moduko hizkuntza bat urtetan jaten bizkaieraz idazten saiatzen nazenean. Bitartien, euskera estandarrera bueltatuko naz, baina neure euskera bizise (berbetan dakiten bakarra) ahaztuten ez dodala.

5 comentarios:

Anónimo dijo...

Zoridxonak lan berri horregaitzik, pozten naz benetan...merezi dozu.

Guztiz ados nau zure geurko pentsamentuekin, jeje. Euskara batua alkarren arteko erlaziñuek argidxek izeteko sortue dauela argi dau, baie honek eztau gure esan nahi hau erabili behar dogule egunero, gure erruek ahaztuz.

Zoridxonak barriro ta besarkada bat maja!

PAU dijo...

Arrazoi guztize dekou Ane! akordetan naz baten zure lagune dan Jon Marianok klase baten azalduzkule apur bet bizkaieraz idazteko arauek baina listo! 12 urte ikesten eta klase bat baino ez bizkaieraz idazten ikesteko! Hurrengo pausue ya Errealekoak eitzie (bueno hori ni de palo)! Benga Ane ondo ibili eta zorizonak biherragaitzik!!! a eta urtebetetziegaitik be ze urrizen da ezta?? jaja benga aguuuur!

markel dijo...

Bizkaieraz idaztea ez da gatxa. Batuaz, idaztea legez da, baina, aditzak, lexikoa, eta tontakeria batzuk aldatuz. Desbardina da, zure herriko bustidurak, berezitasunak eta abar idazten ez jakitea. Baina, hori, euskaltzaidiaren web orrialdean lortu zeinke, ahoskeran.

Nahiko ez balitz, Labayru ikastegiaren laguntzino liburu bat lortuko neuke.

Zorionak behar barriagaitik eta ia honek laguntzen deutsun.

Ane Araluzea dijo...

Eskerrik asko hirurori! Holako animoakaz txinos idazteko kapaz be izengo naz! jeje

Unknown dijo...

aupa, jakin guro neuko nun topa neizen honelako aditzen taula bat bizkaieraz, eskerrikasko.

http://www.euskalnet.net/chief/aditz/
mesedez publikeu danontzako al badozu.