2006/03/28

Ongi etorri denoi

Arrazistak al garen galdetzen digutenean ezetz erantzuten dugu aho batez eta gure inguruan “¿Le crees antes a ese puto negro que a mi?” bezalako esaldiak entzutera ohituta gaudenez ez gara ohartzen nahi ala ez errefusapena erakusten dugula gure arrazarekiko arrotzak direnekin. Ez gaude konturatzeke gauzatu den dibertsifikazio soziala onartzeko prest. Odolaren purutasunean sinesten dugula dirudi, garbizalekerian eta baserri izenak daramatzaten abizenetan.
Gorroto diogu gure bizimodua imitatu nahian miseriatik alde eginez datozen atzerritarrei. Oti izurritea. Desesperazioaz gaindituta lapurreta, estraperlo eta legez kanpoko ezein jardueratan dabiltzatenekiko amorru bizia. Beti bezala denak zaku berean sartzeko joera dugu eta ahaztu egiten zaigu generalizazioak Brasilgo haurrekin oheratzeagatik pederasta bihurtzen gaituela europarroi.
Beldurraren ondorio ulergaitzak. Betidanik atzerritarrak jaso dituen herria baikara. Lehenak industrializazioarekin batera lan bila etorri ziren Espainiaren sakontasunetik. Ezkerraldea erdalduntzeaz gain bestelako gerokorik izan ez zuen pasoa. Eta orain, kultura, tradizio eta bereziki gure hizkuntza galdu dezakegula pentsatzeak ikaratzen gaitu (marokoarrak, errumaniarrak eta ekuatortarrak ikaratzen gaituzte), nortasun gabeko izakiak bihurtzea litzateke eta. Leku barik, izenik barik.
Baina euskara gabeko bizitza ahalbidetu dugu, ez da derrigorrezkoa bere ikasketa hemen bizirauteko. Inbasioak esku har dezan utzi dugu eta gure bizimodua aldaraztea posibilitatu dugu. Xenozentristak gara eta gainera atzerritarrak gorroto ditugu. Paradoxaz beterik dago mundua.
Eta harrigarria da nola begiratzen diogun sinpatiaz “merke merke” dioen CD saltzaile senegaldarrari eta nola miresten dugu euskaltegian dagoen kolonbiarra.

8 comentarios:

markel dijo...
Este comentario ha sido eliminado por un administrador del blog.
markel dijo...
Este comentario ha sido eliminado por un administrador del blog.
markel dijo...

Gai sakona aukeratu duzu honakoan, nik normala dela uste dut arrotzenganako joera ezkor pixka bat, edo mesfidantza, baina eurek mespretxatzea gehiegi dela deritzot.

Ane Araluzea dijo...

Bai, bada normala, ni naiz mesfidantza sentitzen duen lehena, edo beldurra... baina hala ere irakatsi dizkuguten balore positiboen apologia egitea gogoko duen horietakoa naiz, zer egingo diogu...

Anónimo dijo...

Gai kezkagarria hau...
Gizarte modernoa gurea: arrazakeria kaleetan, emakumeenganako indarkeria leku oro...Bestalde, dirudienez, gure erroekiko fideltasuna sendotuz doa...odol-purutasunaren kontua benetan txundigarria; "sabinismoa" iluntasunean jarrai.
Ahantz dezagun bikromismoa eta luza ditzagun gure eskuak munduko muga bakarra finisterre izan dadin. Idealista? OSO, baina guztiz beharrezkoa.
p.s.: blog ederra!

Anónimo dijo...

Oso ausnarketa egokia, benetan.
Baina uste dut kanpotarrekiko jarrera ezkorra baino, txirotasunarekiko jarrera ezkorra dela gurea.
Inork ez dio muzin egiten petrodolarrez beteta inbertitzera datorren arabiarrari, ez?
Hemen arazo bat planteatzen da, baina nik, beronen nire ikuspegia eman nahiko nuke: ez dut uste inmigrazioa problema handia denik, bai ostera integrazioa, edo hobeto esanda integrazio eza. Honi irtenbidea emateko anfitrioi bezala gure jarrerak, gure kultura zein hizkuntza zabaltzearenak izan behar luke; eta etorkinen jarrera, gonbidatu bezala, bere sustraiak mantenduz, gutaz pixka bat ikastera datorrenarena izan behar du (beraien xedea zein den ahaztu barik).

Ane Araluzea dijo...

Utopia ederra, agian egunen batean horrela izatea lortuko dugu.

Anónimo dijo...

Hey what a great site keep up the work its excellent.
»