2006/02/02

Melocoton en Al(tzi)bar

Gure irakasle batek dioenez, hirugarren mailara heldu arte ez gara iritzi artikuluak edo kritikak idazteko gai izango. Dirudienez, horretarako falta zaigun heldutasun maila bi urte eskasetan eskuratuko dugu, bai zera! Noiztik hartzen da kontutan adina gaitasun baldintza bezala?
Gizakia betidanik egon da erabakiak hartzera behartuta, beraz edozein gairi buruzko irizpide propioa izatera ere behartuta dago. Beltza eta zuria, grisa existituko ez balitz bezala. Atzera bueltatzerik ez duten erabakiek indartsu egiten gaituzte. Indar hori da idaztera bultzatzen gaituena, pentsatzen eta sentitzen dugunari buruz idaztera. Hortaz, gure iritzia inplikatuta gelditzen da idazte ekintza horretan, bai, eta zer?
Izaki subjektiboak gara, ezinezkoa zaigu gure naturaren kontra jotzea. Objektibotasuna inoiz lortzen ez den perfekziorako urrats gorena da, zergatik zailenetik hasi?
Inguratzen gaituenari buruzko ikuspuntu desberdinak jakin nahi nituzke. Hori da eta jakintsu egiten gaituena. Etxean ditugun entziklopedien edukia ez da historian zehar gertatutako ekintzen pilaketa soila, giza adimenaren batuketa ere bada.
Baina ez nazazue gaizki interpretatu, honekin guztiarekin ez dut esan nahi albisteak iritziz zipriztinduta egon baher direnik eta. Idazle gazteei - idazlea, idazten duena baita - bere iritzia materializatzearen debekuaren kontrako manifestua baino ez da. Objektibotasun zurrunerako bidean, subjektibitatea ere ikasi beharrekoa baita eta ikasketa hori jaiotzen garen une beretik egitea litzateke ideala.
Hortaz, irakurle, nire blogean txoko bat eskaintzen dizut, atzo ikusi zenuen auto istripua kontatzeaz gain, munduari buruz duzun ikuspuntua eman nahi duzulako.
Zentsura gehiagorik ez!

6 comentarios:

MAGABILA dijo...

Uau, zelako bloga! Sakontasuna, seriotasuna...

Baina ona!

Ugutz Falzes dijo...

Batzuetan eragingarriagoa da ain sakon eta goi mailako hizkuntzan idaztea baino, argi eta garbi idaztea. Subjektibotasuna garrantzitsua da, baina are gehiago objektibotasuna, ez ahaztu beltza dena beltza dela eta ez zuria. Gauzak diren moduan kontatu behar dira bakoitzaren interpretazioak alde batera utziz.
Beste batzuetan ordea ez, diruniena ez da dena.

Ez ahaztu irakurleen iritzia aldatzeko edo indartzeko ahalmena dugula, ahalmen arriskutsua gure eskuetan duguna...

harribolasetik...

Ugutz Falzes dijo...

Portzierto, izenburua pixka bat rebuskaua, baina, de buen rollo ehh, jeje ;-) Muakkss

Ane Araluzea dijo...

Ugutz, ez dakit ulertu duzun esan nahi nuena (askotan gertatzen zait, ez nautela ulertzen). Gauzak diren moduan kontatu behar dira, baina hori informaziozko kazeta lanetarako utziko dugu, ez?
Ondo ezagutzen zaitudanez badakit nire iritziarekin bat zatozela eta amorrua ematen dizula zuk nahi duzuna nahi bezala idazteko debekua jasatea (gogoratzen, "como pedro por su casa"?). Azken finean hori da nik salatu nahi nuena.
Ba hori, ondo ibili ta ikusko gara astelehenien! Ah! niri be holako
logotipo bat ein bier dostazu... jeje

Magabila: Jarraitu zuen blogarekin, horrelako orgasmo literario gehiago beharrezkoak zaizkigu eta.

Anónimo dijo...

Iepa!

Enau kazetaritza ikasten, baie zure irakasle hori oso ezagune da. Ikasleak mespresuz tratatzen dauz, eta hori da ikasle bati in behar jakon azkena.

Idatziak sinpleak izen behar direz, irakurteko errazak eta berria era objektibo batean emonda.

Hori bai, oso erraza da irakasle izetea, esan nola idatzi behar dan, berak be ez dauanean horrela iten.

Zer ingo dautsagu...

Anónimo dijo...

Aupa Ane!

Guztiz bat nator zurekin, gizakia iritziz osatuta dago, naturak hala nahi izan duelako behar bada. Egia da besteen influentzia nozitu daitekeela baina zeinek esaten digu txikitan nahi genuena egiten genuela? Iritzi propioa geneukalako nahiz eta gure gurasoek gauza ugari debekatu. Egia da, iritzia ematerakoan, hau defendatzeko ematen diren arrazoiak askotan ez direla oso pisutsuak horregatik argumentu ez baliagarriak direla ematen dituzte.

Oso zaila da objetibotasun osoz betetako ekintzak kontatzea. Ahalegin ugariak egiten badira ere, gure letrak subjetibotasun kutsu bat daramate, kutsatuta bailiran.